Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Ez dago edukirik.

Itxi
PSE LEGAZPI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Hitza: OSCAR VALBUENA. LEGAZPIKO PSE-EEren ALKATEGAIA

Denontzako Legazpiren alde lan egingo dugu

Ez da lehen aldia Valbuena sozialisten alkategai dena, eta oraingoan ere «oso motibatuta» dago.

1. argazkia

«Denontzako Legazpiren alde lan egingo dugu» - Goierriko Hitza : Goierriko Hitza

 

Zer ekarpen egingo dio zuen hautagaitzak herriari?
Administrazio publikoan, enpresan eta gizarte-ekintzan esperientzia duen taldea gara. Denontzako Legazpiren alde lan egingo dugu. Herritarren benetako arazoei erantzun eraginkorrak eman ahal izateko, Legazpiko gehiengo aurrerakoiaren konfiantza lortu nahi dugu, hauteskunde hauetan hautagaitza propiorik ez duten IU eta Podemoseko ohiko boto-emaileak barne.

Zein dira datozen urteetarako proiektu nagusiak?
Urtero gutxienez milioi bat euro bideratuko ditugu auzoak hobetzeko, irisgarritasunaren, argiztapenaren, lorategien eta aparkalekua handitzearen ikuspegitik. Hegialden Gizarte Etxe bat eraikiko dugu eta Latxartegi eta San Inazio parkeak osorik eraberrituko ditugu eta Urtatza eta futbol zelaietan estalkiak jarriko ditugu.
Gizarte Zerbitzuen estrategia berri bat onartuko dugu, zainketen unibertsalizazioan aurrera egiten jarraitzeko, etxeetan espezializatutako zerbitzuak zabaltzeko, familian esku hartzeko eta gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko. Bellota Pentsioa eraberrituko dugu tutoretzapeko etxebizitza berrietarako. Kiroldegiaren ordutegia aurreratu eta gimnasioa zabalduko dugu. Uste dugu beharrezkoa dela haurrentzako zaintza zerbitzu bat martxan jartzea uztailean.

Ekintzaileentzako gune bat ere egokituko dugu, eta SIDENOR zaharraren eremua bultzatuko dugu, enplegua sortzeko, ekonomia zirkularra sortzeko eta ontziak bereizteko planta lekuz aldatzeko gune gisa. Lehenengo komunitate energetikoa osatuko dugu eta mugikortasun kolektiboa bultzatuko dugu Junetorri berri batekin eta tren geltoki berriaren eraikuntzarekin.

Berriz aurkezten zara alkatetzarako. Nola ikusten duzu zure burua
Oso motibatuta nago. Azken urteotan eskuratutako ezagutzak legazpiarren zerbitzura jarriko ditut hurrengo alkate izateko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

 

PSE-EEren Legazpiko zerrenda

1.    Oscar Valbuena Pascual.
2.    Jesus Santurde Rodriguez.
3.    Nerea Lopez De Heredia Sanz.
4.    Juan Maria Fernandez Lopez.
5.    Ascension Gonzalez Nieto.
6.    Maria Lourdes Saez Colina.
7.    Ion Benito Pastrian.
8.    Javier Arrieta Garate.
9.    Maria Teresa Lazaro Benito.
10.    Francisca Caballero Muñoz-Torrero.
11.    Roberto Alonso Yebra.
12.    Manuela Hernandez Calvo.
13.    Isidro Alvarez Iglesias.