Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Ez dago edukirik.

Itxi
PSE LEGAZPI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Aho batez onartuta

M8 2023 ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

1. argazkia

Aurten ere, Urola Garaiko Mankomunitatea osatzen dugun lau udaletako ordezkari politikoak, bildu gara, emakumeen nazioarteko eguna den martxoaren 8ari dagokion adierazpen instituzionala egiteko.

2021. urtearen zehar aurrera eraman zen eskualdeko III. Berdintasun Plana osatzeko hausnarketa prozesu parte hartzailearen ostean, 2022ko martxoan onartu zen hirugarren plana Urola Garaiko Mankomunitateko Batzar Orokorrean. Plan hori bost ardatzek osatzen dute: Berdintasunerako Gobernantza, Emakumeen Ahalduntzea, Zaintza-lanen Ekonomia Feminista, Ekonomia eta gizarte-antolakuntza eraldatzea eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzak. Plan hau izango da 2026. urtera arte Urola Garaiko Berdintasun Arloaren helburuak erdiesteko tresna nagusia.

Era honetan aipatzekoa da Urola Garaian Berdintasunaren kudeaketak badaukala berezitasun bat: Gipuzkoako Lurralde Historikoan eskualde mailako Berdintasun Arlo bakarrenetakoa dela; eta honek, eguneroko trakzioa zailtzen badu ere, erdietsitako emaitzek eskualde gisa indartzen gaituzte. Era honetan, Gobernantza eredua egonkortzeko lau udalerrien arteko elkarlana beharrezkoa da, koordinaziorako eta elkarrekintzarako espazioak sortu behar direlarik. Esku-hartze integral horrek, Urola Garaiko Mankomunitateak berdintasunaren alde orain arte egindako ibilbidean urrats kualitatiboa suposatzen du eta eskualdeko udalen esku-hartze publikoa bidezkoagoa bilakatu du.

Era berean, nabarmendu behar da urteetan zehar mugimendu feministak emakumeen eskubideak kalera atera eta gizarteratu dituela bere aldarrikapen eta borrokekin. Horrela, mahaigaineratu egin dira zainketen ekonomia feminista edo erantzunkidetasuna bezalako gaiak. Horren ondorioz, gai horiek agenda politikoan sartu dira, eta Urola Garaiaren kasuan, eskualdeko hirugarren Berdintasun Planaren gai nagusiak dira.

Gauzak horrela, arestian aipatutako planaren “Zaintza-lanen ekonomia feminista” ardatza horren isla zuzena da. Horri dagokionez, Urola Garaiko Mankomunitateak konpromisoa hartu du zainketak eta bizitza jasangarriak erdigunean jarriko dituen eredu ekonomiko eta soziala sustatzeko, eta aldaketa horietan eragile aktiboa da eta izango da. Helburu horrekin, hausnarketa sustatzeko konpromisoa hartu dugu, zaintza-eredua birpentsatzeko helburuarekin, horrela, urtarrilean hasi eta 2023an zehar Urola Garaiko Zaintzen Diagnostiko Parte-Hartzailea garatuko dugu helburu nagusi batekin: gure eskualdean zaintza eredu justu eta erantzunkide baterantz aurrera egitea. Prozesu hori parte hartzailea izanik, gure eskualde eta herrietako elkarte zein norbanakoei prozesu horretan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Beste funtsezko alor bat emakumeen ahalduntzean eta independentzia ekonomikoan eragin zuzena daukana eta zaintzen-ekonomia feministarekin zuzenki lotuta dagoena, enplegua da. Hau da, berdintasuna, gizartea eta ekonomia eraldatzeko balio gisa ulertzea da plan honen Ekonomia eta Gizarte-Antolakuntza eraldatzea ardatzak dituen helburu estrategikoetako bat, eta era berean, emakumeen autonomia ekonomikoa sustatzea.

Horretarako, Urola Garaiko Mankomunitateak eta berau osatzen dugun lau udalerriek lanean jarraituko dugu eskualde mailan ditugun baliabide, erakunde eta eskumenen arabera. Era berean, arreta berezia jarriko dugu lan-merkatuan dauden genero joeren azterketan, lana bilatzeko eta ekintzailetza bultzatzeko; batez ere, emakume-talde ahulenei dagokienez, emakumeen premia premiazkoenei erantzun integralak eman ahal izateko, beti ere intersekzionalitatea oinarri izanda.

Erronka eta helburu horiek erdiesteko, nahitaezkoa da emakumeen lidergoa errealitate bat izatea. Bide hori urratzen jarraitzeko, Urola Garaiko Jabetze Eskola babestu eta martxan jarrai dezan behar diren baliabideak jartzen jarraituko dugu. Jabetzea, ikasketa eta kontzientzia prozesu bat delako, munduko emakumeok jasaten dugun bazterkeria eta gutxiespen egoeraz jabetu, eta gizarte egituren aurka egiteko erremintak eskaintzen dizkiguna; era honetan saretzerako eta lidergo hori lortzeko bidea urratzen laguntzen digularik.

Gaur egun, Urola Garaian baliabide bat badugu emakume eta gizonen berdintasunean aurrera pausoak emateko beharrezkoa dena eta emakumeen ahalduntzea sustatzen duena, 2019an ireki zen Urola Garaiko Emakumeen Etxea, emakumeentzako espazio ireki eta segurua dena. Emakumeen ahalduntzeaz gain, indarkeria matxistari modu integralean erantzuteko helburua du eta, era berean, berdintasunaren aldeko elkartegintza feminista sustatzea.

Beraz, Urola Garaiko Mankomunitatea osatzen dugun lau Udalek, 2023an zehar egunero emakume eta gizonen berdintasunaren alde lanean jarraitzeko eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak jartzen jarraitzeko konpromiso irmoa berresten dugu. Era berean, bide horretan beste erakunde eta administrazio batzuekin lankidetzan arituko gara eta aldi berean,  gizarte-taldeekin eta talde feministekin betekizun honetan.

Legazpiko Udalak dei egiten diegu legazpiar guztiei Martxoaren 8aren bueltan antolatu diren ekintza eta aldarrikapenetan parte hartzera.