Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Legazpik 10.000 euro baino gehiago jasoko ditu genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko Espainiako Gobernutik

1. argazkia
Óscar Valbuena, portavoz del grupo municipal socialista de Legazpi

Óscar Valbuena, Legazpiko Udaleko bozeramaile sozialistak jakinarazi duenez, Udalak 10.000 euro baino gehiago jasoko ditu genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko ekimenak  finantzatzeko. Haren ustez, “albiste oso ona” da Legazpik diru publiko hori jasotzea.

Azaldu duenez, Pedro Sanchezen Gobernuak 33.994,85 euro emango dizkie Urola Garaiko 4 udalei Genero-Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna garatzeko, eta horietatik 10.181,45 euro Legazpiri dagozkio. Diru publikoaren kargura finantzatutako programak 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean gauzatu beharko dira.

Valbuenaren ustez, garrantzitsua da genero-indarkeriari aurre egiteko konpromiso hartzea. Ildo horretan, azpimarratu nahi izan du 2021a 2022arekin alderatuta, Espainiako Gobernuak diru-laguntzen bikoitza bideratu diela toki-erakundeei. “Udalak dira herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak, hots, genero-indarkeriaren biktima ikusten eta atzematen dutenak”. Horregatik, ziur dago Pedro Sanchezen gobernuaren estrategiak, zalantzarik gabe, indarkeria horren aurkako borroka bultzatzen duela.

Esan gabe doa Legazpiko Udalari diru publiko hori emateak aukera emango diola baliabide eta tresna gehiago eskaintzeko genero-indarkeria desagerrarazteko. Udalak berdintasunean hezteko eta prestatzeko tailerrak eta kanpainak bultzatu ahal izango ditu, hori guztia eskualdeko Berdintasun Sailarekin lankidetzan. Halaber, udalerrian seinale morea ezarri ahal izango da, eta M8 eta A25erako ekitaldiak indartu ere bai.

Azkenik, Valbuenak azaldu du Urola Garaiko Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzutik egiten den aholkularitza juridikoa eta tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei arreta emateko aholkularitza psikologikoa ere indartuko direla Ituneko diru-funts horiekin. Gainera, Eskualdeko Berdintasunerako Hirugarren Plana eztabaidatzen ari garen honetan, diru publiko horri esker bultzada handia emango diogu