Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

José Ignacio Asensio izango da PSE-EEren Gipuzkoako Idazkari Nagusi berria

Gipuzkoako PSE-EEko hauteskunde-berme Batzordeak Asensioren hautagaitzaurrekoa ziurtatu du, berea izan baita aurkeztutako bakarra.

1 / 2
1. argazkia
José Ignacio Asensio, precandidato a la Secretaría General del PSE-EE de Gipuzkoa

Gipuzkoako sozialisten PSE-EEko hauteskunde-bermeen Batzordeak bilera egin du gaur goizean, atzo Idazkaritza Nagusiari hautagaitzak aurkezteko epea amaitu ondoren. Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako bigarren Ahaldun Nagusiorde eta Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Diputatuarena izan da aurkeztutako bakarra.

Hemendik aurrera, eta urriaren 18ra arte, militanteen artean beharrezko abalak jasotzen hasiko da Asensio, gutxienez % 3 eta gehienez % 6. Baldintza hori bete ondoren, Asensio PSE-EEren Gipuzkoako Idazkaritza Nagusirako behin betiko hautagaia izango da urriaren 22an, ostiralean. Alderdiaren zuzendaritza organo guztiak berritzeko prozesua IX. Kongresuan osatuko da, igandean, azaroak 28, Donostian.

Asensio, hautagai bakarra denez, Gipuzkoako PSE-EEk ez ditu primarioak egingo, azaroaren 6an. Data hori Gipuzkoako sozialisten Batzorde Probintzialak ezarri zuen, joan den asteartean, irailaren 28an, Donostiako Costa Vasca hotelean, kongresu-egutegia adostu zenean bilera batean.