partekatu
José Ignacio Asensio, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi izendatua
"Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia izatea baino ohore handiagorik ez dago. Ziur nago bat eginda aldaketaren indarra izango garela"

Gipuzkoako PSE-EEko Hauteskunde Berme Batzordeak Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi izendatu du ostiral honetan.
Hautagai gehiago aurkeztu ez direnez, ez da beharrezkoa izan abalak jasotzea, eta, beraz, idazkari nagusi izendatu dute.
Alderdiaren zuzendaritza organoak berritzeko prozesuan egin da aldarrikapena, eta horren amaieran, martxoaren 30ean, Gipuzkoako PSE-EEren X. Probintzia Kongresua egingo da Donostian.
Jose Ignacio Asensio pozik agertu da aldarrikapenaren ostean eta "Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia izatea baino ohore handiagorik ez" dagoela adierazi du. Ziur nago aldaketaren indarra izango garela. Benetan eskertzen dut alderdikideek nigan jarri duten konfiantza. Gipuzkoa justuago, solidarioago, jasangarriago eta aurrerakoiago baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dut ".