Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

José Ignacio Asensiok abalen maximoa aurkeztu du Gipuzkoako PSE-EEko Idazkari Nagusirako hautagai izateko

1 / 2
1. argazkia

Alderdi Sozialistaren Estatutu Federaletan ezarritakoa betez, Jose Ignacio Asensiok Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusirako hautagai izateko eman daitezkeen abalen maximoa aurkeztu du. Horrela, eskatutako abalen bilketa arrakastaz osatu du, eta Berme Batzordeak beharrezko egiaztapenak egin ondoren, José Ignacio Asensio, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi izendatu da behin-behinean. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, ostiral honetan, urriaren 22an, izendatuko du ofizialki Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusi.

Jose Ignacio Asensiok irailaren 30ean aurkeztu zuen Euskadiko Alderdi Sozialistaren (PSE-EE) Gipuzkoako Idazkaritza Nagusirako hautagaitza, Donostiako egoitzan egin zen prentsaurrekoan. Gipuzkoako bigarren Diputatu Nagusiordeak urrats hori eman zuen batzorde probintzialaren ondoren. Organo hori, biltzarren arteko organo gorena da, eta irailaren 28an bildu zen Gipuzkoako sozialisten IX. probintzia-kongresuaren oinarriak eta egutegia onartzeko.

Irailaren 29tik urriaren 3ra bitartean egin zen Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusirako aurre-hautagaitzak aurkezteko epea. Asensioren aurre-hautagaitza bakarra izan zen