Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

José Ignacio Asensiok Mutrikuko EHBilduko alkateari irmotasun handiagoa eskatu dio ertzain batek jaietan parte hartzako askatasuna izan dezan

1. argazkia
José Ignacio Asensio, Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa

 

José Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak lotsagarritzat jo du Bizixo Jai Batzordeak, gazte asanbladak, Mutrikuko jaietan parte hartzeko boikota egin izana emakume gazte bati ertzain izateagatik, eta jaietan askatasun osoz parte hartzeko guztion eskubidea defendatu du.

Prentsa-ohar baten bidez, Gipuzkoako PSE-EEren izenean elkartasuna adierazi dio ertzainari, zeinak esan du beldurra eta ezintasuna sentitzen dituela. Horregatik, EHBilduko alkateari Mutrikuko herriaren maila berean jartzeko eskatu dio, hasiera-hasieratik elkartasuna adierazi baitio gazteari. Irmotasun handiagoa eskatu dio ekintza horiek berriro gerta ez daitezen, eta batez ere Mutrikuko emakume batek bere herrian beldurra sentitzea ulergaitza delako.

Azkenik, horrelako jarrerak “intoleranteak eta sektarioak” direla ziurtatu du. Areago, salatu egin behar direla onartezinak baitira. Era berean, adierazi du gazte asanblada ez dela inor Mutrikuko jaietako ekintzetan inori parte hartzen uzteko edo betoa jartzeko.