Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

José Ignacio Asensio: "Sozialistek Gipuzkoako buru izateko asmoa dugu"

1. argazkia
Jose Ignacio Asensio, Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia ziur dago sozialisten eskutik gobernatzeko modu berri bat dagoela eta sozialistarik gabe ezinezkoa izango litzatekeela. Are gehiago, Gipuzkoako sozialistek, Probintziako Kongresuaren ondoren, ireki duten aro berri honetan, orain zuzendaritza berri batekin, Alderdi Sozialistaren espazioak zabaltzea dute helburu, alderdia handitzea bultzatuz, Gipuzkoako buru izateko, azken batean, PSE-EEren helburua hori baita.

Gaur goizean, Naiz Irratian egindako elkarrizketa batean, PSE-EE eta EAJren gobernagarritasun-akordioa nabarmendu du, osasun ona duena, eta Eusko Jaurlaritzan ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundian eta lurraldeko udal nagusietan ere egonkortasuna ematea helburu duena. PSE-EEk sinatutako akordio horiei esker, sozialisten bide-orria bete da, erakunde horietan sozialistek defendatzen dituzten politika sozialdemokratak argi eta garbi bultzatzen ari baitira.

Halaber, “positibotzat jo” ditu Irun eta Eibar bezalako alkatetza sozialista duten udalerrietan Elkarrekin Podemosekin eta EHBildurekin sinatu diren itunak, “PSE-EEk beti lortu nahi izan duena ez baita norekin ituntzen duen, baizik eta zertarako”. Beraz, batzuei harritu egin bazaie ere sozialistak jeltzaleak ez diren beste indar politiko batzuekin akordioak lortzea, ez da inolako nobedades; izan ere, mugitzen gaituena iraunkortasuna eta bizikidetza bilatzea da, eta aurrera egin behar duen gizarte baten aniztasuna bermatzea.

Horrela, harro dago adostutakoa akordioak betetzen ari direlako, eta Gipuzkoako politika, bai foru-aldundian bai lurraldeko udal nagusietan, egon behar duen horretan zentratuta dagoelako, alegia, jende apalaren ongizatean.

Gipuzkoako hondakinen kudeaketari buruz galdetuta, Asensio oso pozik agertu da Lurraldeko arazo larria zen gai bat konponduta dagoelako, sozialistek Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuan egindako kudeaketaren ondoren. Urtebete bete da hondakinak tratatzeko azpiegitura guztiak martxan jarri zirenetik, eta lehen EHBildurekin arazo bat zegoen tokian, egun, PSE-EErekin, konponbide bat dago.

Azkenik, azpimarratu nahi izan du azpiegitura horiek martxan jartzeak ez dakarrela foru-aurrekontua handitzea. Aitzitik, aurrekontu berarekin ez bakarrik zabortegiak itxi dira, gipuzkoarrok  irtenbide bat ematen diegu hondakinei ere bai, gure zaborra beste erkidego batzuetara bidali behar izan gabe. Gaur egun,” autonomoak” gara hondakinaren tratamenduan. Gainera, kalitate oneko lanpostuak sortu dira,  eta kudeaketa Gipuzkoan zergak ordaintzen dituzten enpresak egiten ari dira.