Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

José Ignacio Asensio: "Sozialista izateagatik hil zuten Juan Priede"

1 / 4
1. argazkia

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi José Ignacio Asensiorentzat, Juan Priede "ezinbestekoa" izan zen, zinegotzi sozialistekin batera "terrorismoaren astinduaren unerik txarrenetan" pausu bat Aurrera eman zutelako. "Demokraziak Euskal Herrian iraun zezan gotorleku izan ziren. Hemen apartheid politiko bat egin zen, batez ere abertzale ez ginenok eta sozialistok pairatu genuena”. "Horregatik hil zuten Juan Priede, sozialista izateagatik", "Euskadin sozialistengatik ez balitz, kolore bakarreko gobernuak izango genituzkeelako, eta nazionalistak bakarrik". Beraz, "herri honek" historia ez errepikatzeko eta Juan Priede bezalako pertsonen balioa aitortzeko behar duen memoriagatik, urtero PSE-EEk Orioko hilerrian antolatzen duen ekitaldi hau egiten dugu.

 

Juan Priede izan zen sozialisten balioen artean onena. ETAk duela 21 urte hil zuen nazionalista ez ginenon ahotsa eta bizitza betiko isilarazi nahi zutenek. Horregatik, esan du aniztasuna oso garesti atera dela Euskadin.

Gipuzkoako PSE-EEk Orioko hilerrian (Gipuzkoa) antolatutako omenaldian egin ditu adierazpen horiek Asensiok. Izan ere, 21 urte bete dira Orioko udalbatzako zinegotzi sozialista izandakoa hil zutenetik. Haren hiru seme-alabak, Ana -PSE-EEko zinegotzia gaur egun-, Javier eta Juan Carlos, ekitaldian izan dira, eta lore-eskaintza xumea egin diote hildakoaren hilobiaren aurrean. Kargu instituzionalek eta militanteek egon dira Priederen figura gogoratzeko.