Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

José Ignacio Asensio: "Gipuzkoak aurrekontu sozialdemokratak onartu ditu"

1. argazkia
José Ignacio Asensio, segundo Teniente de Diputado General de Gipuzkoa y Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa y Susana García Chueca, portavoz del grupo juntero socialista

José Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak garrantzitzat jo du, gaur goizean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2022rako foru-aurrekontuaren proiektua onartu izanari. “Sozialistok pertsona ahulenak helburu dituzten aurrekontuak ahalbidetu ditugu, eta inor ez dadila atzean geratu, gizarte-zerbitzuak indartuz eta Ongizate Estatuaren balioak bermatuz. Gure industria-ehuna posizionatzen duten eta bere etorkizuna finkatzen duten inbertsioen aldeko apustua egin dugu ere bai. Gainera, Trantsizio Ekologikorako aurrekontua da gehien hazi dena (% 23), eta Gipuzkoarako etorkizun iraunkor, sozial, ingurumeneko eta ekonomiko baten bermea da”. Beraz, aurrekontu “bikainak” dira, eta PSE-EE “guztiz pozik dago” kontu horiekin, “historiako handienak”, eta gipuzkoarren beharrei erantzuten baitiete.

Osoko bilkuraren amaieran egin duen balorazioan, Gipuzkoako bigarren ahaldun nagusiordeak, Susana García Chueca sozialisten batzarkide-taldeko bozeramailearekin batera, Asensiok aurrekontuen ardatz nagusiak laburbildu ditu: “kontu horiek sozialdemokraten kutsu handia dute, eta izaera sozial nabarmena dute: pertsona ahulenen babesak, krisitik bidezko irteera batek, eta Gipuzkoa berdeago eta jasangarriago baten aldeko apustuak”.

"Esan gabe doa inoiz ez bezalako krisia sufritzen ari garela, eta sozialisten lehentasuna da pertsona ahulenei eta bereziki kaltetutako sektoreei laguntza ematea, beharrezkoak diren babes ekonomikoekin eta gizarte-zerbitzuak indartuz Gipuzkoako herritar guztien ongizatea bermatzeko", esan du Asensiok, eta ziurtatu du “krisitik ateratzeko irtenbide justua behar dugu. Solidaritatea bultzatuz baino ez dugu gaindituko, eta horretarako ezinbestekoa izan da aurrekontu hauek onartzea susperraldiaren alde egiten hasteko”.

Era berean, azpimarratu du foru-aurrekontu horiek bi mugarri dituztela, ekonomiaren ikuspegitik garrantzitsuak direnak: “foru aldundiko bere historiako aurrekontu propio handiena”, 1042 milioikoa, eta gizarte-gastura bideratutako zuzkidura handiena, 455 milioikoa, gipuzkoar bakoitzeko 642 euro. Ziur dago inbertsio publikoa eta gizarte-zerbitzuak indartzen dituen aurrekontu hedakor eta gero eta handiago baten aldeko apustu hori gobernu aurrerakoi baten nortasun-ezaugarria dela. Are gehiago, ziurtatu du PSE-EE funtsezkoa izan dela Aldundia eskuinak egiten dituen murrizketa-politikez blindatzeko, eta hori sozialisten arrastoari esker izan dela. Ildo horretan, bigarren diputatu nagusiordeak azpimarratu du, Alderdi Sozialista foru  gobernuan dagoenetik, aurrekontu soziala 110 milioi eurotan hazi dela, apustu sozialaren erakusgarri. “Ezin dugu inor atzean utzi, Gipuzkoak pertsona ahulenen arteko desberdintasunak murrizten jarraitu behar du, eta horrek berekin dakar inbertsio publikoa indartzea gizarte-zerbitzuetan”.

 

Azkenik, Susana García Chueca bozeramaile sozialistak nabarmendu nahi izan du Gipuzkoako Foru Aldundiko koalizio-gobernuak eskaintzen duen elkarrizketa-giroak aurrekontuak gehiengo osoz aurrera ateratzea lortu duela, eta gehiengo horrek foru-erakundea sostengatzen duten bi alderdien (PSE-EE eta EAJ) botoak ematen dizkiola. Aitzitik, foru erakundeak ere Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkatuta dauden talde politiko guztiekin adostu duela aurrekontuak. PSE-EE, EAJ, EHBildu eta PPrekin 7,6 milioi euroko zuzenketak adostu dira ere bai, aurrekontu proiektuan sartu direnak. Bere aburuz, Gipuzkoak bizi duen normaltasunaren eta giro politiko desberdinaren seinalea, muturreko eskuinak eta eskuin muturrak bizitza politikoa eta parlamentarioa tenkatzen duten beste leku batzuekin alderatuta. Hori Gipuzkoako herritarrek beren klase politikoarekiko duten poztasun eta harrotasunerako arrazoia izan behar da, esan du amaitzeko.