partekatu
José Ignacio Asensio
Idazkari Nagusia
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua (2015-2019) (2019-2023) eta Iraunkortasunekoa (2023-...), eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusiordea (2023-...)
Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioko presidentea. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Aholku Batzordearen titularra. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko kidea. Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluko kidea. Tolosako Udaleko zinegotzia (2011-2016). Eusko Trenbideak SAko zuzendari nagusia (2009-2013).
Ekonomia Zientzietan lizentziatua da eta bi master ditu: Enpresen Kudeaketa eta Ogasun eta Finantza Publikoena. Zaragozako Unibertsitatean irakasle izan zen (1989-1991). Era berean, Norbega SAko kontuen kudeatzailea (1992-1995), Jaso, Equipos de Obras y Construcciones SLko zuzendari komertziala (1995-1997), Astesa enpresako gerentea (2007-2008), Eguzki Eraikuntzak enpresako zuzendari administratibo-finantzarioa (2008-2009) eta Sapa Placencia SLko negozio-garapeneko arduraduna (2013-2015) izan da.
Asensio Tolosan jaio zen 1966an, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.