Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

José Antonio Sánchez: "Zizurkildarrek erabaki beharko dute EHBildu-ren gobernu agortu bat iraunazi edo herritarren arazoak konpontzen dituen gobernu bat nahi duten"

José Antonio Sánchezen “aldaketa eta itxaropen” proposamena babestu du José Ignacio Asensiok eta zizurkildarren babesa espero du martxoaren 28an

1 / 5
1. argazkia

José Antonio Sánchez aldaketaren aitzindari gisa aurkeztu da gaur goizean ekitaldi batean eta PSE-EEren Zizurkilgo alkategaia izango dela jakinarazi du. Agortutzat jo du EHBilduren eredua, eta aldarrikatu duenez, “gauzak alda daitezke”. Horretarako, batasuna eskatu du, bere hautagaitzaren inguruan maiatzaren 28tik aurrera Zizurkilek behar duen aldaketa gauzatzeko.

Gaur eguerdian PSE-EEren Zizurkilgo egoitzan egin den deialdian, Sánchezekin batera José Ignacio Asensio izan da, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi izateko hautagaia. Bertan, Sánchezen “aldaketa eta itxaropen” proposamena bermatu du, eta alkategaiak egindako lana sarituko duten zizurkildarren babesa espero du.

“Gertu dago eguna herritarrek erabakitzeko EHBilduren gehiengo osoko gobernua iraunarazi —jakinda zein den gobernatzeko duen modua— edo dinamika hori aldatzea, horrela erakutsiko baitugu udal politikan dagoela gure indarra, Zizurkilen bizi direnen eguneroko arazoak konpontzeko” azaldu du, ziurtatu ondoren PSE-EEk udal hauteskundeetara aurkezten duen hautagaitza sigla batzuetatik harantz doala, “gobernu aldaketa” bat nahi duten herritarrentzako hauteskunde-proposamen bat baita, “zuri aurpegira begira” hurbildu eta konbentzituta “Zizurkil gobernatu dezakegula esaten dizuten” herritarrentzako.

Hautagaitzaren buru den hirugarren aldia da, baina aitortu du “hasierako ilusio eta kezka berarekin” egiten duela aurrera. Onartu duenez, zerrendaburu izatea “erabaki garrantzitsua” da, bere gain hartzen baitu bizilagunak ordezkatzeko “erantzukizun” handia. Bere “konpromiso irmoa” lanean jarraitzea da, “mundu osora irekita dagoen Zizurkil bat eraiki dezagun eta guztiontzako herri bat izan dadin”.

Era berean, hauteskunde hauetan bere helburua da ahalik eta gehiengo zabalena izatea hauteskunde-programa aplikatzeko. Programa horren erronka da “Zizurkil hobeago bat egitea”, Udalak gauzatzeko konpromisoa hartzen duen proiektuak bete daitezen, ezarritako epeetan egin daitezen eta “errealitate bat izan daitezen”.

Gainera, bera alkatetzan izanda, udal administrazioaren eta herritarren arteko harremanak errotik aldatuko direla aldarrikatu du. “Konpromisoa hartzen badugu, bete egiten dugu”, herritarrei beren eskaerei erantzun behar zaiela ziurtatu ondoren. “Administrazioaren isiltasuna haustearen” alde agertu da, “hori baita gehiegitan bere erantzuteko modua” eta, tamalez, eredu bihurtu da Udalak zizurkildarrekin harremanetan egoteko.

Zizurkilgo gazteen alde lan egitea da bere beste konpromisoetako bat. Herriak etorkizuna izan nahi badu, gazteek jaio ziren herrian geratu behar dute eta, horretarako, etxebizitza-politiken bultzada babesten du, alokairuko etxebizitza urri eta garestiegiei aurre egin ahal izateko, baita etxebizitzen eskaintza eskasari ere. Egoera horrek zaildu egiten du “gure herriaren hazkundea”, adierazidu kexa moduan.

Bestalde, esan du Zizurkilek ez dituela beharrezko azpiegiturak, eta bere herriarentzat nahi ez duenaren adibidetzat jarri ditu Akezko eta Ihartza auzoak, “azpiegitura defizitarioak dituzten eremuak”. Arlo publikoa sustatu behar dela ere defendatzen du, eta baliabideak hobetzeko konpromisoa hartzen du Zizurkilgo ikastetxe publikoekin. Ingurumenari dagokionez ere, komunitate energetikoa bultzatu nahi du, eta Zizurkilek bat egin dezala Gipuzkoako beste udalerri batzuekin, José Ignacio Asensiok zuzentzen duen Ingurumen Sailaren eskutik. Proiektu horri esker gure bizilagunek aurrezteko aukera izango dute elektrizitate fakturan. Gainera, konpromisoa hartzen du hondakin organikoa biltzeko bosgarren edukiontzia ezartzeko, “mugikortasun txikiagoa duten pertsonentzako sistema irisgarria, gaur zein hondakin bota dezakedan pentsatu beharrik izan gabe”. “Hondakinen bilketan beste urrats bat eman nahi dugu, herritarrentzat erosoagoa izan dadin”.

Bestetik, adierazi du erakundeen ahaleginak batu nahi dituela bidea elkarrekin egiteko eta zain dauden azpiegiturak gauzatu ahal izateko, besteak beste: Asteasuko industrialderako bide bat, Asteasu errekastoaren bideratzea hirigintza-plan bat gauzatzeko, eta Renfeko geltokiaren irisgarritasuna hobetzea. Gainera, auzokideei gonbidapena egin die beren “ekarpenak egin ditzaten”, Zizurkil hobeago baterako lehentasunezkotzat jotzen dituzten gabeziak guri helaraztearren, “guztion artean eraiki nahi baitugu gure buruan dugun herri hori, inor bazterrean utzi gabe”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi izateko hautagai José Ignacio Asensiok zoriondu egin du Sánchez udal talde sozialistaren buruan egindako lan “handiagatik”. “Zizurkildarren bizi-kalitatea hobetzea” izan du “beti” bere ekintza politikoaren erdigunean. Herritarrek aintzat hartu dute lan hori eta, izan ere, zinegotzi eta bozeramaile gisa aurrera eraman duen “kudeaketa bikain” horri esker PSE-EEk bikoiztu egin du sozialisten ordezkaritza.

 

Zizurkilgo alkategaiak sindikatuen arloan egindako ibilbide “zabal eta oparoa” nabarmendu du. “Langileen interesak eta eskubideak defendatzeko bere konpromiso irmoa eta gaitasun betearazle handia” berme bat dira.

Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiorde denak adierazi du ziur dagoela herritarrek babesa emango diotela maiatzaren 28an, bere hautagaitzan konfiantza jarriz, “Zizurkilentzako etorkizun solidario, jasangarri, inklusibo eta bizi-kalitatedun baten bermea zarelako”.