Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Johanna Sanchezek Gasteizko hilketa matxista gaitzetsi du

1. argazkia
Johanna Sánchez, concejala de Igualdad del Ayuntamiento de Arrasate

Johanna Sanchezek, Arrasateko Udaleko Berdintasun zinegotziak, Gasteizen gertatutako azken krimen matxista gaitzetsi du, eta bere maitasuna eta elkartasuna helarazi die biktimaren semeei, senideei eta gertukoei.

"Erika Tavaresen hilketa tragedia bat da", esan du zinegotzi sozialistak, eta genero indarkeriaren aurka egiteko deia egin du, gogoratuz Espainian dagoeneko 36 emakume hil dituztela eta 11 adingabe umezurtz. Horregatik, gaur arratsaldeko 7: 30etan Arrasateko Herriko Plazan egingo den kontzentrazioan parte hartuko duela iragarri du.

Ohar batean adierazi duenez, behingoz amaitu behar da genero-indarkeriarekin. Hori da gure ahalegina, eta hori lortu arte ez gara geldituko, indarkeria matxistaren aurkako borroka “lehentasuna” baita. "Eraildako edo zauritutako emakume bakoitza gizarte honen porrot handia da", esan du amaitzeko.