Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Azkoitiak 13.000 euro jasoko ditu

Janire Igoa: "Espainiako Gobernuak 107.000 euro esleitu dizkio Urola Kostari genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko"

1. argazkia
Janire Igoa, portavoz socialista en el Ayuntamiento de Azkoitia

Espainiako Gobernuak 13.034,70 euro esleitu dizkio Azkoitiari indarkeria-matxistaren aurkako proiektuak edo programak sustatzeko, Genero-Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren funtsei esker. Udal talde sozialistarentzat, “oso albiste ona” da. Funts horien kargura finantzatutako programek 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarteko egikaritze-aldia hartuko dute. Espainiako Gobernuak Genero-Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna garatzeko udalei egingo dien ekarpena da, 891.542,66 eurokoa Gipuzkoarako, eta Urola Kostako udalek 107.198,27 euro jasoko dute (Aia, 4759,76 euro; Aizarnazabal, 3672,32 euro; Azkoitia, 13034,70 euro; Azpeitia, 16037,25 euro; Beizama, 3126,01 euro; Orio, 8.256,84 euro; Errezil, 3498,84 euro; Getaria, 5413,09 euro; Zestoa, 6255,43 euro; Zumaia, 11.726,31 euro eta Zarautz, 23.160,88 euro).

Janire Igoa PSE-EEk Azkoitiko Udalean duen bozeramaileak esan du “garrantzitsua” dela genero-indarkeriaren aurkako borrokan inbertitzea diru publikoarekin, eta azpimarratu du Espainiako Gobernuak, bi azken urteak elkarrekin alderatuz, tokiko erakundeei iaz emandako laguntzen bikoitza bideratu duela, 20 milioi eurotik 40ra pasatuz gure gizartean ere dagoen arazo handi horren aurka borrokatzeko, uztailean salatu zen bezala, indarkeria matxista jasan zuen herritar batek.

Era berean, esan du garrantzitsua dela funtsak udalei bideratzea, herritarrengandik gertuen dauden erakundeak baitira; hots, genero-indarkeriaren biktima lehenak ikusten eta atzematen dutenak direlako. Horrela, Pedro Sanchezen gobernuaren estrategiak, zalantzarik gabe, indarkeria horren aurkako borroka bultzatzen du, erakunde horiei finantza-baliabide nahikoak emanez tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak eta adingabeak hobeto babesteko neurriak garatzeko, eta, horrez gain, berdintasunean hezteko eta prestatzeko tailerrak eta kanpainak bultzatzen ditu. Horrela soilik jarri ahal izango dira abian emakumeen eta haien seme-alaben bizitza eta eskubideak bermatzeko neurriak.

Igoak esan duenez, jasotako funtsak genero-indarkeriari buruzko Estatuko Itunaren neurriak garatzeko programak edo proiektuak egiteko erabil ditzakete udalek, besteak beste emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko eta sentsibilizatzeko kanpainak egiteko eta gai horri buruzko informazioa emateko materialak egiteko. Bestalde, lankidetza- eta koordinazio-tresnak susta ditzakete; gainera, Laguntza Unitateek beren eginkizunak gauzatzen lagun dezakete. Are gehiago, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eta informazioa emateko udal-zerbitzuak indartu ditzakete ere bai. Era berean, tokiko profesionalen etengabeko prestakuntza espezializatura bideratutako jarduerak egin daitezke, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan eta emakumearen aurkako indarkeria-moduetan.

Azkenik, Igoak nabarmendu du Pedro Sanchez buru duen Espainiako Gobernuaren eta Azkoitiko talde sozialistaren konpromisoa indarkeria matxistaren aurka borrokatzea dela eta izango dela, Estatuko Ituna betez gizarte honetako gaitz hori desager dadin.