Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Janire Igoa: "Floreagako irisgarritasuna hobetzen ari da Azkoitiako Udala"

1. argazkia
Janire Igoa, portavoz del grupo municipal PSE-EE de Azkoitia

Janire Igoa, Azkoitiko PSE-EE udal taldeko bozeramaileak, esan duenez, Floreaga auzora igogailua jartzeko lanak aurrera doaz, eta abuztuan amaituko dituzte. Beraz, "erritmo onean doaz" lanak eta herritarrek irailean erabili ahal izango dute igogailua.

Legealdi honetan hainbat ekintza egingo dira auzoan, eta Floreaga berritzeko eta isolatuta ez geratzeko "aukera" bat dira. Esan gabe doa Floreaga auzoarekin, eta bere bizilagunekin zorretan gaudela. Horregatik, Floreagako irisgarritasuna hobetzea lehen urratsa da, eta oso garrantzitsua.

"Floreagan dena da aldapa, eta oso garrantzitsua da auzo honetako bizilagunei irisgarritasuna erraztea. Pertsona askok mugikortasun arazoak edo herriaren erdigunera jaisteko zailtasunak dituzte, eta proiektu honekin haien bizi-kalitatea izugarri hobetzen dugu ".

PSE-EEk konpromisoa hartu zuen, bere hauteskunde-programan, hirigintzako ekintzak aurrera eramateko, bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko, eta pozgarria da gobernu-taldeak, -bertako kide da-, auzo honekin duen konpromisoak. Gaur egun, Floreaga auzoa hobetzeko proiektuaren lehen fasea garatzen ari dira, eta ekainean udalak bigarren faserako partida ekonomikoa onartu zuen.

Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak Floreagan alokairurako eta babes ofizialeko etxebizitzetarako 30 etxebizitza sozialak eraikitzeko konpromisoa hartu du, zehazki Tecla etxea deiturikoan. Iñaki Arriolaren (PSE-EE) Etxebizitza Saila sustapen bat egiten ari da bi txostenekin: alokairurako 14 etxebizitza sozialeko bloke bat, Alokabide enpresa publikoak kudeatuko duena, eta azalera-eskubideko babes ofizialeko 16 etxebizitzatan beste bloke bat.