Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Janire Igoa: "Babes soziala bermatu dugu Azkoitiko biztanleriaren sektore ahulenei laguntzeko"

120 familias azkoitiarras cobraron Ayudas de Emergencia Social en 2020, un 25% más que en 2019

1. argazkia
Janire Igoa, portavoz del PSE-EE en el Ayuntamiento de Azkoitia

Janire Igoa, Azkoitiko Gizarte Zerbitzuetako eta Integrazioko zinegotziak azaldu duenez, “babes soziala bermatu dugu gure biztanleriaren sektore ahulenei laguntzeko”. 2019. urtean, 115.710,28 eurokoa izan zen aurrekontu-saila, eta 2020. urtean, berriz, 168.087,02 euroko igoera izan zen; hots, % 45,26 igoerarekin, eta, beraz, "babes soziala handitu dugu", COVID-19aren eragina gutxitzeko.

2019an, 187 pertsonak jaso dute laguntza ekonomiko hori, eta 2020an, berriz, "koronabirusa pandemiaren okerrenean", artatutako herritarrak 376 pertsonak izan dira; hortaz, onuradunen kopurua %31 handitu da. Familiei dagokienez, 2019an 96 familiak jaso dituzte Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, eta 2020an, aldiz, 120 familiak, hau da, "%25eko igoera egon da". Dirulaguntzak jasotzen dituzten familien kopuruan izandako "igoera garrantzitsua" izan da, eta osasun krisiaren ondorio dela esan du Igoak. Bestalde, 2020a "guztiz ezohikoa" izan dela uste du.

"2020ko datuak 2019koekin alderatuta, oinarrizko beharrizanetara bideratutako partida nabarmendu du. Gastuak, kontzeptu horretan, hirukoiztu egin dira. Adibidez, familiek osasun-gastuak ordaintzeko erabili dituzte laguntza horiek. Gainera, dauden beharrak ikusita, eskatzaileei laguntza ekonomikoa handitzea erabaki zen, araudiaren irakurketa lasaiagoa eginez, baina, betiere, emandako diruaren erabilera arrazoitua", esan du Igoak.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak ez aldizkako prestazio ekonomikoak dira, eta gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko ez ezik, saihesteko edo arintzeko ere beharrezkoak diren gastu espezifikoei, ohikoei edo ezohikoei, aurre egiteko nahikoa baliabide ez duten bizikidetza-unitateetako pertsonei zuzenduta daude. Hain zuzen ere, alokairuak edo hipotekak, ur eta OHZ gastuak, hornidura elektrikoa eta gasa ordaintzeko balio du, bizigarritasunerako, hala nola konponketak eta oinarrizko ekipamendua ordaintzeko ere.

Esan gabe doa pandemiak udaleko "gizarte zerbitzu guztiei" eragin diela. "Ahalik eta pertsona gehienengana iristea eta pertsonei eta familiei arreta egokia bermatu ahal izatea izan da bere departamentuko erronka. Ildo horretan, bere talde teknikoak egindako lana "eskertu eta zoriondu" du. "Kasu guztiak artatu dituzte, eta haien lana zorrotza ez ezik, zuhurra eta nekaezina izan da ere Gizarte Zerbitzuetako eta Integrazioko sailara iritsi diren kasu guztiei erantzuteko. Are gehiago, baita txikiak edo ikusezinak ziruditen gaietan murgildu dira ere, funtsezkoak baitira okerren dauden pertsonentzat.

Eskaerak 2020an aurkeztu dira, eta, datuak aztertu eta egiaztatu ondoren, "hiru hilean behin" ebatzi dira, gutxi gorabehera. Konfinamendu aldian, martxoaren erdialdetik apirilaren amaierara arte, kontsulta asko telefonoz egin ziren. Arrazoiak hauek izan ziren: lanpostua galtzea, ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente) zeuden, edo, lana bazuten ere, beren enpresek ez zieten soldata ordaintzen, osorik edo partzialki.

Lehenik eta behin, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak alokairuen eta hipoteken ordainketari aurre egiteko erabili dituzte onuradunek batez ere; zehazki, ia % 47k (% 46,86). %32,01 alokairua ordaintzeko eta % 14,85 amortizazioen eta hipoteken interesei aurre egiteko. Gainera, %20 baino gehiago (%20,24) etxean energia erabiltzearen gastuak ordaintzeko erabili ziren, "gutxi gorabehera, 200 euro baino pixka bat gehiago familia bakoitzeko", %18,5 oinarrizko beharretarako eta %12,55 ur-gastuak ordaintzeko.

Bestalde, laguntza hauek jasotzen dituzten 120 familietatik 48k adingabeak dituzte ardurapean eta, zehazki, 19 seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiak dira. 16 ama bakarrekoak dira eta 3 aita bakarrekoak. Talde horren profila "heterogeneoa" da: kasu gehienetan langabezian dauden eta prestazio bat jasotzen duten pertsonak dira. Lana izanda ere, soldata ez da nahikoa familiak dituen beharrei aurre egiteko.

Honez gain, banakako 35 pertsonak jaso dituzte GLL laguntzak. Batzuek pentsio txikiak dituzte; beste batzuk lanean ari dira, baina lanbide arteko gutxieneko soldataren azpitik kobratzen dute, alegia, 655,20 euro hilean (9.172,8 euro urtean) edo aldi baterako kontratuak dituzte. Badira langabezia-prestazioa jasotzeko eskubiderik ez dutenak ere Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen dutenak, baina horrek ez dio uzten, adibidez, urteko energia-gastuei eta antzeko gastuei aurre egiten, eta, beraz, laguntza osagarria behar du.

Gisa berean, erretiro-pentsio "baxuak" dituzten 25 pentsiodun daude, 19 emakume eta 6 gizon, eta laguntza hori behar dute, batez ere, energia-gastuei aurre egiteko. Pobrezia energetikoak eragindako familiak dira, eta ez dute beren etxeetan tenperatura egokia mantentzeko gaitasunik. "Zalantzarik gabe, egoera honek pertsonen duintasunari eragiten dio, haien bizi-kalitatea kaltetzen duelako eta etxebizitzako biztanleen osasunari eragiten diolako, batez ere adingabeei eta adinekoei", azaldu du Igoak.

Azkenik, Azkoitiko Gizarte Zerbitzuetako eta Integrazioko zinegotziak aitortu duenez, "arestian aurkeztu ditugun datuek ez digute argazki zehatzik ematen; aitzitik, Azkoitiak duen zaurgarritasun-mailaren hurbilketa fidagarria da". Bere ustez, GLL laguntzak giltzarritzat jotzen ditu gure biztanleriaren sektore ahulenei laguntzeko, eta babesteko. Are gehiago, "gure helburua da inor atzean ez geratzea eta azkoitiar guztiek bizitza duina izatea".