Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

José Ignacio Asensiok uste du "gorroto eta intolerantzia jarrera" dagoela PSE-EEren txoznaren aurkako erasoaren atzean

1 / 2
1. argazkia
Jose Ignacio Asensio, Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa, y Mikel Durán, Secretario de Organización del PSE-EE de Gipuzkoa, junto al alcalde de Eibar Jon Iraola, las concejalas Idoia Sarasqueta y Ana Telleria y otros miembros de la agrupación en la txozna de Arrate

Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak gogor gaitzetsi du gaur gauean Arrateko zelaietan Sozialisten Elkartearen txoznak jasan duen erasoa. Txozna mezu “iraingarriz” josita agertu da gaur, eta militante sozialitek kendu dituzte dagoeneko. Mezuetan honako hau irakur zitekeen: `PSOE = GAL´, `diruzale lotsagabeak´, bai eta Eneko Andueza PSE-EEko (PSOE) idazkari nagusia iraindu ere.

Ohar baten bidez salatu duenez, 2016. urteaz geroztik, alegia, Eibarko PSE-EEk txosna bat jarri zuen lehen urtetik, espazio horri eraso egiten zaio, eta horrek desberdin pentsatzen duenarekiko “gorrotozko eta intolerantziazko” jarrera adierazten du, baita balio demokratikoekiko errespetu falta ere. Are gehiago, eraso hau sozialistok espazioak askatasun osoz partekatzeak sortzen dien amorruaren erakusgarri dela adierazi du, hots, batzuek berezkotzat jotzen dituzten guneak. Bestalde, txosnak bildutako diru guztia Elikagaien Bankuarentzat dela azaldu du.

PSE-EEk demokraziarekin konpromiso irmoa du, ziurtatu du Gipuzkoako Ahaldun Nagusiordeak, “gizarte honen bizikidetzaren bermea garelako, bereziki Eibarren”. Sinetsita dago iraganean ainguratutako betiko intoleranteak direla pintaketak egin  dituztenak, eta “sozialistok ez dugu onartuko iragan hori itzultzea”.

Azkenik, PSE-EEk askatasunezko bizikidetzaren alde arduraz lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartu duela jakinarazi du. Sozialistok terrorismoaren aurkako borrokan eta herritarren askatasunaren defentsan konprometitu ginen bezala, urterik gogorrenetan; orain, ETAren desagerpenarekin, gure artean oraindik dirauten jarrera totalitarioak behin betiko gainditzea tokatzen zaigu, oso harro sentitzen den gizartearen aniztasuna babestuz.