Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

David de Miguel: "Irailaren hasieran, Berrobiko Eskolako plaka fotovoltaikoek energia berdea sortuko dute 70 familiarentzat eta saltoki txikientzat; %25 aurreztuko dute argiaren fakturan"

1. argazkia
David De Miguel, alcalde de Berrobi

Ekisolar enpresak, uztailean, Berrobiko Eskolako estalkian, 100 plaka fotovoltaiko jarriko ditu, eta irailaren hasieran jarriko dira martxan eta sortuko dute elektrizitatea; haien bidez, %25 arte aurreztuko da Berrobiko 70 etxetako eta saltoki txikietako urteko faktura elektrikoan. Lanak udan egingo dira, ikastetxeko ikasle eta irakasleei eragozpenik ez eragiteko.

Oraingoz, David de Miguel Berrobiko alkateak esan duenez, 21 familiak eman dute izena, baina, oraindik,  ekainaren 20ra arte, Berrobiko ikastetxetik 500 metroko erradioan dauden etxeek eta saltokiek ere eman ahalko dute izena, alegia, “udalerriko gehienek”. Esperientzia horretan parte hartzera animatu ditu; izan ere, urteko faktura elektrikoa % 25 arte murrizteaz gainera, atmosferara 392 tona CO2 isurtzea saihestuko da, kontuan hartuta kopuru hori udalerrian 25 urtez CO2 xurgatzen egongo liratekeen 1.570 zuhaitz landatzearen baliokidea dela.

Komunikatu batean, de Miguelek esan du Berrobiko udal-gobernuak akordioa maiatzeko osoko bilkuran hartu zuela; haren bidez, Berrobiko Udalak doan lagako dio Berrobiko Tokiko Energia Komunitatea –TEK Berrobiri Berrobiko Eskolako estalkiaren erabilera, energia berdea sortuko duten plaka fotovoltaikoak jartzeko. 300 m2-ko azaleran, 100 plaka jarriko dira, 40 kWp-ko potentzia. Berrobiko eskolako azalera 15 urtez lagako da, eta lagapena beste 10 urtez luzatu ahalko da. Proiektua proiektu aitzindari eta berritailetzat aitortu dute Next Generation Europako funtsek eta Energiaren Euskal Erakundeak eta, beraz, laguntza ekonomiko handia jasoko du.

 

Irailetik aurrera, Berrobiko Eskolako granja fotovoltaiko berria egongo da, Udalarentzako eskolako patioan udal-eraikinen autokontsumorako jarritakoaz gainera; azken horren estalkian 62 plaka daude, eta haiek aurrezpen ekonomiko handia dakarte diru-kutxetan. Proiektua iaz hasi zen, eta 32.000 €-ko inbertsioa izan du; sei urtean amortizatuko da fakturetan izango diren aurrezpenen bidez, eta 25 urteko bizitza erabilgarria dute.

 

Bestalde, instalaziotik gehienez 500 metrotara dauden etxebizitzetan bizi direnek edo distantzia horretara dauden saltoki txikien titularrek izena eman ahalko dute. Izena eman ahal izateko, 150 euro ordaindu beharko dituzte hasieran; 3 epetan ordaindu ahalko dute, eta hilero TEKen bezero direnek 7 euro ordainduko dituzte. Ez dago iraunkortasun-konpromisorik. TEKeko baja edozein unetan eska daiteke, eta ez da horretarako kausarik arrazoitu behar. Interesa dutenek https://www.tekberrobi.eus/ web-orrira jo dezakete, edo 946 856 312 telefono-zenbakira deitu edo honako helbide elektroniko honetara idatzi: info@tekberrobi.eus