Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Gipuzkoako PSE-EEk Mutrikun ustez bikotekidearen eskutik emakume batek jasandako eraso matxista gaitzetsi du

José Ignacio Asensiok Genero Indarkeriaren aurkako Ituna garatzeko eskatu die Gipuzkoako udalei. Espainiako Gobernuak ia 900.000 euro bideratu ditu lurralde horretara 2021erako.

1. argazkia

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak larunbatean Mutrikun emakume batek ustez bikotekidearen eskutik jasan duen erasoa gaitzetsi du. Emakumea Mendaroko Ospitalean zaindu behar izan zuten.

Ohar baten bidez, Gipuzkoako bigarren Diputatu Nagusiordeak familia sozialistaren elkartasuna adierazi dio biktimari, bai eta senide eta lagunei ere, eta Segurtasun Saila zoriondu du ustezko erasotzailea atxilotzea ahalbidetu zuen jarduketa azkarragatik, Eibarko Guardiako Epaitegiaren esku utzi baitute.

Hamarnaka emakumeren hilketak eta milaka emakumeren erasoak jasaten dituen gizarte bat gaixorik dagoen gizarte bat dela, uste du Asensiok. Are gehiago, defizit demokratikoa dugula pentsatzen du. “Esan gabe doa gizartea berdintasunean eta justizian hezteko lan izugarria dugula egiteke”. Horregatik, Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna garatzearen garrantzia nabarmendu du. Horretarako, Espainiako Gobernuak 2021erako Gipuzkoako udalei zuzendutako funtsak 891.542,66 eurokoak dira. Zehazki, Mutrikuk 7581,94 euro jasoko ditu, genero-indarkeriak dakarren “izugarrikeria” desagerrarazteko baliabide eta tresna gehiago eskaintzeko.

“Garrantzitsua da genero-indarkeriaren aurkako borrokak baliabide ekonomikoak izatea”, esan du Asensio, zeinak azpimarratu du Espainiako Gobernuak iaz tokiko erakundeei emandako laguntzen bikoitza bideratu duen, 20 milioi eurotik 40ra pasatuz gure gizartean dagoen arazo handi horren aurka borrokatzeko. 2021ean eraildako 41 emakumeak gogora ekarri ditu, horietako bi Euskadin, bikotekideen edo bikotekide ohien esku, eta gogoan ditu aurten 3 neskato eta 2 mutilen hilketak ere.

Azkenik, nabarmendu du zein garrantzitsua den funts ekonomikoak udalei bideratzea, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak baitira genero-indarkeriaren biktima” ikusten eta atzematen dutenak”. Horrela, Pedro Sanchezen gobernuaren estrategiak, zalantzarik gabe, indarkeria horren aurkako borroka bultzatzen du, indarkeria matxistaren aurkako Estatu Itunarekin.