Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Iñaki Dubreuil: Ordiziako geltokiaren irisgarritasuneko eta hiri-iragazkortasuneko obren lizitazioa "albiste oso ono da"

1. argazkia
Iñaki Dubreuil, portavoz del grupo municipal socialista de Ordizia

Udal talde sozialistarentzat “oso berri ona” da Adifek 3,68 milioi euroren truke Ordiziako geltokiaren irisgarritasuneko eta hiri-iragazkortasuneko obrak lizitatu izana. Gainera, proiektu honek igogailuak instalatzea ere jasotzen du, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasuna errazteko. Lanak Europar Batasunak finantzatuko ditu Next Generation funtsen bidez.

Ohar baten bidez, Iñaki Dubreuil Ordiziako udaleko PSE-EEren bozeramaileak esan du obra hori “estrategikotzat jo” zutela EAJk eta PSE-EEk gobernua partekatzen genuen legegintzaldian, Ordiziarren segurtasuna ez ezik, bizi-kalitatea eta mugikortasuna ere nabarmen hobetuko zituela uste baikenuen. Horregatik, aurreko gobernuak, bereziki Alkatetzak, egindako kudeaketak “arrakastatsutzat jo” ditu, eta eskerrak eman dizkio Espainiako Gobernuari, bere lehentasunen artean Ordizia hartu duelako geltoki horretako irisgarritasun-obren bigarren fasea eraikitzeko, Donostiako Aldirien Sareko (Irun-Brinkola) C-1 linearen barruan, 15 hilabeteko egikaritze-epearekin.

Dubreuilentzat, trenbidea garraiobide “iraunkorra” da, eta “ezinbestekoa” da lan egitera, ikastera, erosketak egitera edo aisialdiaz eta dibertimenduaz gozatzera joaten diren herritar askorentzat.

Adifek aurretik Ordiziako geltokian egin zituenaren osagarri dira proiektu berria. Horietan, 749.601,6 euro inbertitu ziren nasa nagusien eta bigarren mailakoen altueran gehitzeko eta bidaiarien trenaren eta nasaren arteko irisgarritasuna errazteko. Nasen lurzorua ere berritu zen, eta geltokirako sarbideak eta instalazioen argiztapen-sistema hobetu ziren.