partekatu
• BERRIA
HAPO | Zaldunbordari buruzko alegazioa
Honen bidez, jendaurrean jartzeko epearen barruan, HONDARRIBIKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRARI ALEGAZIO hauek aurkezten dizkio Hondarribiko PSE-EEk:
Zaldunbordaren egoera
HAPO honi egiten zaion edozein alegazio premisa beretik abiatzen da: okerra da HAPOk lortu nahi duen antolamendu-eredua, erregulazio oker eta zaharkituta jotzen baitu, hiriaren interes orokorretik urrun.
Gogora dezagun Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2020ko maiatzaren 25ean emandako epai irmoak Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren deuseztasuna deklaratzen zuela. Eta aurkezten den HAPO ere gauza bera da: hiri-garapeneko eredu bera, herritarren interesak alde batera uzten dituena eta hiria gutxi batzuen interes ekonomikoen zerbitzura jartzen duena. Dokumentu bera berriz aurkeztu da.
Ikusi dugu honek ere herriaren interesekin zerikusia ez duten jarduera ekonomikoko garapenak proposatzen dituela. Etorkizunerako hirigunetik erabat aldenduta dauden merkataritza eremuak baimentzen dira, eta horien helburu bakarra sustatzaileei etekinak ematea da.
Gaintxurizketa eremuan berriz ere 1.1 Elbistieta, 1.2 Zaldunborda Gaina, 1.3 Bidaurrenta, eta 1.4 Zaldunborda eremuak sartzen dira. Gaur egun industria erabilerako eremuak dira, hiri-bilbetik erabat aldenduak, eta jarduera edo bizitegi guneekin batere loturarik ez dutenak.
Bi kasuetan HAPOk eremu horietan merkataritza erabilerak ezartzeko aukera irekitzen du, 2017ko HAPOren proposamen polemiko hartan egin zen bezala, “Hondarribia Village” makro-ouleta sortzera bideratua zen hartan. Hala ere, ezin izango du aurrekoaren neurri berak izan, merkataritza azalera handiak arautzen dituen legea onartu baitzen, zehazki ildo horretatik, HAPO hura –zorionez deuseztatuta dagoena- onartu eta hurrengo egunean.
HAPOk berriz ere berezko erabilera “Jarduera ekonomikoa” jartzen dio (plan partzialak definitu beharreko modalitateetan), eta berariaz dio “4. kategoriako merkataritza‐erabilerak ezartzea baimentzen da”. Hau da, azalera handiena dutenak baimentzen dira, 2.500m2tik gorakoak, merkataritza galeria edo guneetan antolatzen direnak.
HAPOk jarduera ekonomikorako oso eraikigarritasun handiak aurreikusten ditu, 0.70 m2(t)/m2 Elbistietan, 0.80 Zaldunborda Gainan, eta 0.55 Bidaurretan. Zaldunbordarako Bateragarritasun Planera igortzen da.
Merkataritza jarduerarako Lurzoruaren azalerak honako hauek dira: 21.090,00 m2 Elbistietan, 50.034,00 m2 Zaldunborda Gainan, 16.844,00 m2 Bidaurretan, eta 8.866,00 m2 Zaldunbordan.
2017an deuseztatutako HAPOrekin alderatuta ikusten dugu “B Merkataritza jarduera” erabilerarako azalerak asko jaitsi direla Elbistieta eta Zaldunborda Gainan, eta eutsi egiten zaiela Bidaurretan eta Zaldunbordan.
Ondorioz, lurzoruak gutxitu egiten dira, baina eraikigarritasun handiagoa sartzen zaie. Eraikigarritasun horiek B “Merkataritza jarduera” azalerari aplikatzen badizkiogu, eremu guztien artean, 64.054 m2(t)ko merkataritza jarduerako erabilerako eraikigarritasun gehitua ematen digu, Zaldunborda alde atera utzita.
Kokapen hori oso eztabaidatua izan da, ez baita erabilera horretarako egokia, eta trafiko arazoak sortuko baititu ; HAPOk berak hau dio: “Trafiko‐eskari handiak sortzen dituzten erabilerak ezartzea –merkataritza erabilerak eta antzekoak- proposatuz gero, dagozkion mugikortasun azterketak gehitu beharko zaizkio garapen plangintzari”…
Hondarribiak eta Irunek neurri horietako Europako edozein hiritan pentsaezina den bide sistema dute. Sistema kolapsatuta dago une oro, eta mugitzerakoan eragozpen eta arazo handiak sortzen dizkie biztanleei. Eta gainera Hondarribiak ez du alternatibarik, ez baitu trenbide garraiorik (trenik edo tranbiarik) eta ondorioz autobusek auto-ilarak jasan behar baitituzte, garraio pribatuak bezala.
Jarduketa horretan ez da herriarenganako interesik justifikatzen, eta are gutxiago merkataritza jarduerarako azalera hori sortzearen beharra. Ez da aztertzen ze eragin izango duten merkataritzan, eta are gutxiago zerbitzu eta zuzkidura publiko eta pribatuen hobekuntza izango den. Asko eztabaidatu da hemen merkataritza jarduerak ezartzeari buruz, eta badirudi eztabaidak bizirik jarraitzea nahi dela.
Eta HAPOk deuseztatua denak bezala ekiten dio berriz ere, inon, nonahitik deskonektuta, merkataritza establezimendu batzuk kokatzen saiatuz, trafiko areagotze handia ekarriko duela aitortu arren.
Herritar askok bezala, uste dugu zentzugabekeria handia dela eta ez dela onartu behar.
Gainera, eremu hori Paisaiaren Interes Bereziko Eremuetan dago, eta ondorioz justifikaziorik ez duen esku-hartze horrek are ulertezinagoa egiten du proposamen hori.
Azken batean, merkataritza jarduerarako eremu bat sortzea berriz ere, nahiz eta txikiagoa izan, ez dago justifikatuta, trafiko arazoak besterik ez dio ekarriko hamarkadak kolapsatuta daramatzan bide sare bati, eta arazo asko sortuko dizkio merkataritzari. Hori dela eta, lurzoru horiek industria lurzoru gisa kalifikatzearen alde egiten dugu, eta merkataritza erabilera erabat debekatzearen alde.
Horiek horrela, honako hau
ESKATZEN DU
idazki hau aurkeztutzat, onartutzat eta bertan jasotzen diren alegazioak aurkeztutzat jo ondoren, Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) Hasierako Onespenaren Dokumentua onartu eta aldatzea, idazki honen gorputzean jasotzen diren gogoeten edukitik eratortzen den zentzuan. Laburbilduz:
- 1.1 Elbistieta, 1.2 Zaldunborda Gaina, 1.3 Bidaurrenta, eta 1.4 Zaldunborda eremuetan ken dadila merkataritza erabilera ez baitira eabilera horretarako egokiak.
- Ezar dadila industria erabilera hutsa.