Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE HONDARRIBIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   BERRIA

HAPO | Jaizkibel urbanizazioari buruzko alegazioa

Honen bidez, jendaurrean jartzeko epearen barruan, HONDARRIBIKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRARI ALEGAZIO hauek aurkezten dizkio Hondarribiko PSE-EEk:

 

Jaizkibel Urbanizazioaren egoerari buruz

2.1. Jaizkibel urbanizazioa eremuak araubide juridiko eta urbanistiko konplexua du. 90eko hamarkadan, Arau Subsidiarioen idazketarekin batera, hirigintza-hitzarmen bat formulatu zen, hura argitzen aurrera egiten zuena, eta zenbait betebehar ezartzen zituena, hala nola kudeaketarako hirigintza-erakunde laguntzaile bat eratzea, inoiz ez zena gauzatu.

Gaur egun, HAPOn aitortzen den bezala, haren egoera juridikoa ez dago guztiz konponduta, hau jasotzen baitu: "Elkartea ez dator bat, bere xedeei eta konfigurazio juridikoari dagokienez, gaur egun indarrean dauden lege-aurreikuspenekin".

Urbanizazioak pribatua izaten jarraitzen du zati handi batean, eta mantentze sistemak gabezia handiak ditu eta gatazkak sortzen ditu une oro. Azken batean, kasu honetan plangintzaren exekuzioa ez dago gauzatuta, eta bere erregimen juridikoa ez dago indarrean dagoen araudira egokituta.

Lurzoruari buruzko 2/2006 Euskal Legeak oso garbi uzten du hirigintza eginkizun publiko hutsa dela. Jarduketa integratuak esku-hartze publikoaren alorrekoak dira, administrazio publikoen ardura dira, euren eskumenen arabera.

Jabeei dagokie bide, parke, lorategi publiko, kirol, aisialdi eta zabalgune eremu publiko, eta kultur eta irakaskuntza instalazio publikoak bestelako zuzkidurak, eta zerbitzu publikoak etab. instalatzekoak, lagatzea, nahitaez eta dohainik.

Era berean, urbanizazio karga guztiak ordaindu behar dituzte, eta hala badagokie, epe barruan gauzatu behar dituzte jarduketa eremua hiritartzeko obrak, azpiegitura obrak, eta barne, konexio eta sendotze eta zabaltze zerbitzuen obrak.

Lurzoruaren Euskal Legeak ez du jada urbanizazio pribatuak egotea eta Administrazioari bideak, eremu publikoak, zuzkidurak etab. ez ematea aurreikusten. Ez da onargarria hiri erabilerarako beharrezkoak diren eremuei eustea  ez badira udalerriko nahitaezko funtzio publikoen kontrol eta erabilerari atxikita.

Izan ere, titulartasun pribatuko hiritartze obrak mantentzeko lanei buruzko aurreikuspenak lurzatien barruko lanei buruzkoak soilik dira, hiritartze osagarriei buruzkoak, baina ez legeak publikotzat jotzen dituen obrei eta instalazioei buruzkoak, beharrezkoak direnak lurzati bat hirilurtzat jotzeko: tokiko bide sistemak, eremu libreak, etab.

Gaur egungo egoera legez kontrakoa da, argi eta garbi; ez da HAPOren baieztapena onargarria, hau da “zuzkidura zenbaketarako kontuan hartzen dira,  jabari publikoko eremuekin batera, eremu libreak eta dauden titulartasun pribatuko ekipamenduak, modu objektiboan, eginkizun hori betetzen badute…”

Eremu horrek plangintza txarra eta hirigintza prozesuen exekuzio okerragoa izan du, hamarkada askotan zehar. Araubide trabatua du, inoiz amaitu ez zena. Ondorioz, gaur egungo hirigintza araudiaren aurreikuspenen arabera arautu behar den eta egokitu behar den eremua da, hartarako eskubide eta betebehar araubide bat ezarriz, amaieran urbanizazioaren eta eremu publikoen araupetze juridikoa izateko. Irtenbide horretan argi geratu behar dute gaur egungo jabeen betebehar ekonomikoek, exekuzio eta mantentze baldintzek, eman beharreko kontribuzioek, etab. 

HAPOk ez du inolako irtenbidearen alde egiten, eta legez kontrako erregimenari eusten dio ezer konpontzen ez duen Jabekide Batzarraren bidez. Administrazioak bere ardura hartu behar du bere gain  eta eremu publikoen titulartasun eta kontrolaren funtzio publikoa egikaritu behar du.

Gure ideien barruan ezin da onartu “hiri pribatu” antzeko bat, errepide edo bideetatik pasatzeko baimena eskatu behar dugun gune bat. Ez da Euskadiko dentsitate txikiko urbanizazioa den bakarra, eta Udalak eraman behar du bere kontrola eta erabaki behar du zer egin behar den urbanizazio horretan, eta ez jabe elkartu batzuek, hirigintza araudiarekin bat ez datorren jabetza pribatua delako aitzakiarekin.

Argi dagoenez horrek bere kostua izango du kutxa publikorako, beraz aurreikusi beharko dira nahitaezko lagapen ekonomikoak, sareen eguneratzeak, kontribuzio bereziak, eta kostua konpentsatzeko beste modu asko.

Lurzoruaren gure Euskal Legeak hau dio: ·”Nolanahi ere, plan orokor eta arau subsidiario guztiak egokitu egin beharko zaizkie lege honen zehaztapenei, eta egokitzapenok behin betiko onartuko dira gehienez ere hamabost urteko epean”.

Era berean, Lurzoruaren euskal legeak esaten digu jarduketa integratu baten barruan dauden lurren jabeak hirigintza intereseko elkarte batean  exekuzio jardueran parte hartzeko edo laguntzeko elkartu ahal izango direla

Hori dela eta HAPOn ezarri eta aurreikusi behar da interesatuek parte hartzen duten itunpeko prozesu bat, behin betiko erregulazioa lortzeko, legitimitaterik ez duten jabekide batzar partzialei ez uzteko oinarrizko zerbitzuak eta publikoak izan behar duten eremuak administratzen, Administrazioaren kontrolik eta fiskalizaziorik gabe. 

Prozesu horrek aurreikusi behar ditu, nolanahi ere, jabeen ekarpen ekonomikoak urbanizazioaren sustatzaileak (subrogazioz) diren aldetik, eta mantentze lanetarako beharrezko kontribuzio bereziak, baina kontrol publikoa izanik.

 

Horiek horrela, honako hau

ESKATZEN DU

idazki hau aurkeztutzat, onartutzat eta bertan jasotzen diren alegazioak aurkeztutzat jo ondoren, Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) Hasierako Onespenaren Dokumentua onartu eta aldatzea, idazki honen gorputzean jasotzen diren gogoeten edukitik eratortzen den zentzuan. Laburbilduz:

- 2.2. Jaizkibel Urbanizazioa eremuaren urbanizazioa eta egoera juridiko eta urbanistikoaren araupetzea  amaitzeko prozesua aurreikustea, kontrol publikorako eta urbanizazio erregimena eta eremu libreak indarreko hirigintza araudira egokitzeko mekanismoak ezarriz.