Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE HONDARRIBIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   BERRIA

HAPO | Antolamenduz kanpoko eraikinei buruzko alegazioa

Honen bidez, jendaurrean jartzeko epearen barruan, HONDARRIBIKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRARI ALEGAZIO hauek aurkezten dizkio Hondarribiko PSE-EEk:

 

Antolamenduz kanpo dauden eraikinen egoera

HAPO honi egiten zaion edozein alegazio premisa beretik abiatzen da: okerra da HAPOk lortu nahi duen antolamendu-eredua, erregulazio oker eta zaharkitura jotzen baitu, hiriaren interes orokorretik urrun.

Oso kontuz hartzekoa da antolamenduz kanpoko edo plangintzarekin bat ez datozen eraikinen erregimena, izan ere, erabilera ezegokia denez, edo denbora mugagabean aplikatzen denez, hondatze prozesu azkarrak sortzen dituzte, debekatuta baitago kontsolidatze lanak egitea, eta arazo sozial larriko egoerak sortzen baitituzte, eraikinen titularren finantza gaitasuna bidegabeki konprometitzen baitute justifikazio errealik gabe, eta kasu askotan martxan dauden jarduera ekonomikoei eragiten baitiete.

Errealitatean, antolamenduz kanpoko deklarazioa luzatu egiten da denboran, eta linbo juridiko egoera sortzen du; hala jabeek kargak jasan behar dituzte (hipotekak, zergak, etab….) baina egiatan etxebizitza horren gatibu dira: ezin dute saldu, ezin baitzaie hipotekarik eman, tasazioan inguruabar hori jasota baitago; eta ezin dituzte obra handi samarrak egin. Eragindako aurri egoera sortzen da, horien biztanleek urte askotan jasan behar dutena.

Antolamenduz kanpokoa edo plangintzarekin bat ez etortze egoera horri denbora mugagabean luza dadin eragoztea proposatzen da. Muga horrek bat etorri behar du higiezina ordezkatzeko edo deklarazio hori ebazteko plangintzan bertan aurreikusitako epeekin, eta bestela jarduteko benetan nahikoa den denbora tartean epea amaituko da, jarduketa publikoa edo pribatua izan. 

Hori araututa dago “2.1.1.16 Antolamenduz kanpoko eraikinak, instalazioak eta erabilerak, eta/edo plangitzarekin bat ez datozenak” artikuluan (28. or.).

Alegazio honen bidez, zehazki, “Antolamenduz kanpoko” erregimena aldatzea proposatzen da, egoera horretan izanik gauzatzeko gehienezko epea ezarria duten jarduketetako eraikinak, baina epe hori amaituta, eta justifikatutako luzapenak ere amaituta, erregimena desagertu beharko litzateke eta jabeak galdatu beharko luke erregimena kentzea, eta hala normaltasun egoerara itzuli beharko litzateke, eta ezin izango litzateke berriz antolamenduz kanpoko deklaratu, eta exekutatu beharko litzateke dagoen bezala baloratuta.

 “Plangintzarekin bat ez datozenak” atalari dagokionez: egoera horretan -antolamenduz kanpokokoan baino egoera ñabartuagoan-  daude sistema orokorrek eragiten dieten eraikinak, nahiz eta horiek ez duten ez eperik, ez aurrekonturik eta ez ezer.  Kasu horietan obrak egitea baimentzen zaie, Lurzoruaren Euskal Legeak dioen bezala. Baina arau berrien arabera obra horiek ezin dute kalte-ordainik jaso. Gure ustez hori erabat konfiskatzailea da, Lurzoruaren euskal Legearen 101. artikuluaren mugak gainditzen ditu, eta titularra zeharo linboan uzten du, bera aurreikuspen hori kendu egin behar da. 

Bi kasuetan, eraikinei eustea, epea amaitua izanik edo eperik ezarria izan gabe, erregimen horien mendeko epe finkorik izan gabe, linbo juridikoan eta eragindako aurri egoeran egotea da, inork ez baitu obrarik eta ezer egingo.

 

Horiek horrela, honako hau

 

ESKATZEN DU

idazki hau aurkeztutzat, onartutzat eta bertan jasotzen diren alegazioak aurkeztutzat jo ondoren, Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) Hasierako Onespenaren Dokumentua onartu eta aldatzea, idazki honen gorputzean jasotzen diren gogoeten edukitik eratortzen den zentzuan. Laburbilduz:

- “Antolamenduz kanpo” eta “Plangintzarekin bat ez datozenak” arautzen duten arauetan idatzi honetan proposatzen diren aldaketak sartzea.

-Berriz azter dadila eta eraginik gabe utz dadila balio historikoa duten zenbait eraikinen “Antolamenduz kanpokoa” deklarazioa. Moriscot, etab…