Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE HONDARRIBIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Telekomunikazio-azpiegituren hiri-integrazioa hobetzea proposatu du PSE-EEk

Udal Talde Sozialistak araudi bat planteatu du, kableek eta telekomunikazio-instalazioek eragiten duten ikus-inpaktua murrizteko, batez ere eraikin historikoetan eta interes turistikoko guneetan

1 / 2
1. argazkia

Hondarribiko PSE-EEk hainbat neurri proposatu ditu telekomunikazio-azpiegituren hiri-integrazioa hobetzeko.

Sozialistek adierazi dutenez, eraldaketa digitala eta telekomunikazio-sareen hedapena ezinbestekoak dira herritarrei kalitatezko zerbitzuak bermatzeko. Hala ere, azpiegitura horien hedapena hiri-paisaia, ondare arkitektonikoa eta gure auzoen kalitate estetikoa babestearekin bateragarria den moduan egin behar da.

Hondarribian gero eta ohikoagoak dira komunikazio-kaxak, kableak eta fatxaden gainean agerian dauden kableatuak, balio historikoa duten eraikinak eta interes turistiko berezia duten guneak barne. Horri gehitu behar zaio, askotan, operadoreek egiten dituzten esku-hartzeek ez dutela integrazio edo erremate egokirik izaten, eta  ikus-inpaktu negatiboa eragiten dutela zein hiri-ingurunea hondatuta dagoelako itxura ematen dutela.

Egoera bereziki kezkagarria da ondare historikoagatik, erakargarritasun turistikoagatik eta espazio publikoaren kalitateagatik nabarmentzen den hiri batean, eta balio horiek azpiegitura teknologiko berriak hedatzean ere babestu egin behar dira.

Bestalde, hirigintza-jarduerek eta kaleak eta zerbitzuak berritzeko obrek aukera ematen dute telekomunikazio-sareen kableatua modu eraginkorragoan planifikatzeko, lurpeko kanalizazioen bidez, fatxadetan kableak eta elementu ikusgarriak ugaltzea saihestuz.

Horregatik guztiagatik, Hondarribiko PSE-EEtik zera proposatzen dugu:

  1. Udalerriko telekomunikazio-instalazioak estetikaren eta paisaiaren aldetik integratzeko irizpideak ezarriko dituen udal-araudia egitea. HAPO berriaren zirriborroan aurreikusitakoa gaindituz, berariazko ordenantza bat onartzea.

 

  1. Operadoreei eskatzea instalazio berriek ikus-inpaktua minimiza dezatela, eta egindako jarduerak behar bezala errematatuta eta lehengoratuta gera daitezela.

 

  1. Eraikin historikoak, ondare-inguruneak eta interes turistiko bereziko eremuak babesteko irizpide espezifikoak ezartzea.
  2. Teknikoki eta ekonomikoki bideragarria den guztietan, telekomunikazioetarako kanalizazioak sartzea Udalak sustatzen edo baimentzen dituen urbanizazio-lanetan, berrurbanizazio-lanetan edo zerbitzuak berritzeko lanetan.
  1. Sareak lurperatzea eta ikus daitezkeen kableak kentzea pixkanaka bultzatzea, ahal den esparruetan.
  1. Elkarrizketa eta koordinazio prozesu bat irekitzea konpainia operadoreekin, hiriko telekomunikazio-azpiegiturak modu ordenatuan eta errespetuz ezartzeko bidean aurrera egiteko. Beharrezkoa balitz, esku hartzeko udal-lizentzia eskatzeko aukera ere aztertzea.