partekatu
Hondarribiko PSE-EEk behin betiko plana eskatu du "marea biziek" uholdeak eragin ez ditzaten
Udal Talde Sozialistak ohartarazi du urriaren 6, 7 eta 8an eta azaroaren 4, 5 eta 6an uholde-arriskua dagoela mareen indize altuengatik
Hondarribiko PSE-EEk beste urte batez eskatu du , behin betiko plan bat abian jartzea “marea biziek” udalerriko hainbat urbanizazio eta laborantza-gunetan eragiten dituzten kalteak konpontzeko. Zehazki, Mendelu, Lau Aizetako bidea eta Santa Engracia erreka aipatzen dira.
Ildo horretan, Udal Talde Sozialistak ohartarazi du uholdeak izateko arriskua dagoela, urriaren 6,7an eta 8an eta azaroaren 4an, 5ean eta 6an izango diren mareen indize altuen ondorioz
Sozialistentzat "beharrezkoa da neurriak hartzea eta bitarteko guztiak jartzea azken urteetan errepikatzen ari den egoera hau prebenitzeko. Gai oso larria da, gure bizilagun askori zuzenean eragiten diena. Horregatik, Udal honi eskatzen diogu berehala jardun dezala eta ez dezala gehiago atzeratu arazo honi behin betiko irtenbidea emango dion plan bat abian jartzea".
PSE-EEk gogor deitoratu du "udal gobernu honen utzikeria eta informazio falta; oraindik ere ez baita argia eta ez baitu iragarri neurriren bat hartzeko asmoa duenik. Beste behin ere, eskatzen diogu arazoak aurreikus ditzala eta, behingoz, irtenbideak eskain ditzala".