Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE HONDARRIBIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Hondarribiko PSE-EE taldeak proposamen sorta bat aurkezten du berreraikitzeko erronkaren eta 2030 etorkizunaren aurrean

COVID-19ak sortutako pandemiak gure gizartearen ahultasunak eta indar-guneak azaleratu ditu. Hori dela eta, gaur egungo egoeraren biktimak gogoratu eta haiei gure elkartasuna azaltzeaz gain, pentsatu behar ditugu bizi dugun egoera gainditzeko hartu behar ditugun neurrietan eta etorkizunari optimismoz begiratzen .

1. argazkia

Berreraikitze lanari premiaz ekin behar zaio; hori gure ekoizpen sistema bideratzeko eta gure gizartea 2030 etorkizunerantz bideratzeko aukera bat izango da, lortzeko gure udalerriak etorkizun hurbileko erronkei bermeekin aurre egitea. Egia da pandemiaren eraginak ahal den neurrian arintzeko ahaleginak egin direla eta premiazko neurriak hartu direla. Baina, horiei garrantzia kendu gabe, neurri koiunturalak izan dira. Hondarribiko PSE-EE taldearen iritziz bada garaia aurrerabideari berriz ekiteko eta garapena eta iraunkortasuna oinarri nagusi dituen gizarte bidezkoago baterantz joateko aukera ematen diguten proposamenak eta egiturazko neurriak ezartzeko.

Bidea 2015eko irailaren 25ean markatu zitzaigun, 193 herrialdek –besteak beste Espainiak- NBEk 2030erako ezarritako Garapen Iraunkorraren 17 Helburuetarako konpromisoa hartu zutenean. Helburua pobreziarekin amaitzea, planeta babestea eta bizikidetza baketsua eta oparotasuna bermatzea da. Horregatik Hondarribiko sozialistok uste dugu badela beste urrats bat emateko garaia eta 2030 Agenda gure hiriaren beharretara eta gabezietara eramateko; aldi berean ideia sorta bat proposatzen dugu, Hondarribiarren eztabaidarako irekiak, datozen urteetan gure udal jarduketaren gaia izango dena. 

Garapena iraunkortasunarekin, erresilientziarekin eta ingurumenaren babesarekin bateragarriak egiteko proposamen batzuk dira, aurrerapen egokia lortzeko indar-gune gisa.

Horrek ez du esan nahi helburu nagusia galduko dugunik, hau da, berdintasunak murriztea Hondarribiarren aurrerabidea eta garapena ziurtatzeko baliabide gisa. Hondarribiko PSE-EEk apustu irmoa egiten du nekazaritza eta merkataritza iraunkor baten alde, itsas ingurunea eta lurreko ekosistemak babestearen alde, klima aldaketaren aurka egitearen alde, eta uraren kudeaketa arduratsua egitearen alde. Horrekin guztiarekin batera,  hazkunde ekonomiko iraunkor bat lortu behar da, ingurumena errespetatzen duten azpiegituretan eta kalitatezko enplegua sortzera bideratutako industrializazio prozesu batean oinarrituta.

Horrek guztiak bidea eman behar digu hiri asentamendu seguru, erresiliente eta iraunkor bat lortzeko, nortasun ezaugarri gisa bere biztanleentzat adin-tarte ezberdinetan bizimodu osasuntsua izatea duena; bizimodu hori heziketa inklusiboan eta kalitatezkoan oinarrituko da, eta bere ezaugarrietako bat genero berdintasuna izango da.

Arrazoi horiengatik guztiengatik Hondarribiko PSE-EE taldeak 232 neurri aurkezten ditu, Hondarribiko sozialisten udal-ekintzaren ardatza izango den berreraikitze- eta aurreratze-prozesuaren buru izateko. Neurri hauekin eztabaida irekiari eman nahi diogu bidea, ahalik eta adostasun sozial handiena lortzeko, eta hortik abiatuta etorkizun hurbilak azaltzen dizkigun erronkei bermeekin aurre egiteko.