Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Gloria Vázquezek Zarauzko udala zuzentzeko hautagaitza gazte eta ilusionagarriko lehen bost hautagaiak aurkeztu ditu

1 / 3
1. argazkia
La candidata a la alcaldía de Zarautz, Gloria Vázquez, con Iñaxio Ilarramendi, Arantza Zubizarreta, Aritz Landaburu y Carmen Fernández

Gloria Vázquez alkategaiak datorren maiatzaren 28ko hauteskundeetarako hautagaitzako lehen bost kideak aurkeztu ditu gaur eguerdian. Adierazi duenez, “hauteskunde hauek erronka handia dira, eta konpromisoarekin, lanarekin eta ilusioarekin egingo diot aurre erronka horri”. Horretarako, gainera, “Zarautzekin eta Alderdi Sozialistarekin konprometitutako” talde "handia” izango du ondoan. Azaldu duenez, “luzaroan”, mehatxu terrorista dela eta, sozialistentzat “ez da batere erraza izan” PSE-EEko zerrendako lehen postuak betetzeko hautagaiak lortzea. Egoera hori “anomalia demokratiko” bat zen.

Orain, ordea, “beste garai batean gaude”, eta “ez da arazorik egon” hautagaitza osatzeko. Inaxio Illarramendik eta Carmen Fernándezek duela bi urte erabaki zuten Gazte Sozialistak erakundean afiliatzea eta Zarauzko PSE-EEren proiektuan parte hartzea. Zerrendako pertsonarik “gazteenetako” bi dira, eta “ez dute zalantzarik izan” aurrera egiteko eta, Aritz Landabururekin eta Arantza Zubizarretarekin batera, hautagaitzako lehen postuetan sartzeak dakarren erantzukizuna onartzeko garaian

Gainera, “esperientzia handiagoa” duten eta tokiko politika ongi ezagutzen duten beste gizon eta emakume batzuez osatutako hautagaitza batean sartuko dira berriak. Harro adierazi duenez, zerrenda osatzen duten guztiak “hurrengo legegintzaldia zuzentzeko helburuarekin duten onena emateko lan egingo duten gizon eta emakumerik onenak dira”.

Hona hemen hautagaitzako lehen postuetan egongo diren pertsonak:

1.- GLORIA VÁZQUEZ

2.- INAXIO ILLARRAMENDI

Inaxio Illarramendi, 24 urtekoa, gure hautagaitzako bigarrena da. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitza du Deustuko Unibertsitatean, eta, gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan lan egiten du aholkulari gisa.

Ongi prestatutako gazte gogotsu hau afiliatzeko asmoa zuela eta zinegotzia izateaz harro eta seguru sentitzen zela esateko hurbildu zitzaigun. Seguruenik, haren hurbilekoak harrituta geratuko ziren hartu zuen erabakiarekin, baina Inaxiok oso garbi ditu gauzak. Eta gazteen arteko normalizazio politikoaren seinale nabarmena da hori.  

 

3.- ARANTZA ZUBIZARRETA

Arantza Zubizarreta oso emakume ezaguna da Zarautzen; izan ere, zarauztarren hainbat belaunaldi prestatu ditu Lizardi Institutuko ikasgeletan. Historia Garaikideko lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Bere 39 urteko lan profesionalaren barruan, historiako, geografiako eta arteko irakaslea izan da Lizardi Institutuan, eta bertako zuzendaria eta ikasketa-koordinatzailea ere izan zen.

4.- ARITZ LANDABURU

Aritz Landaburu beste zarauztar zintzo bat da. Kazetaria da lanbidez, eta gure taldearekin bat egin duen eta zinegotzia izateko prest dagoen beste kide berrietako bat da. Giza Zientzietako eta Komunikazioko lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta kirol-kazetaritzako graduondo bat egin du Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean. Ibilbide profesional luzea egin du Radio Euskadin (kulturaren atalean) eta Cristóbal Balenciaga Museoan. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatuaren prentsa-arduraduna da.

5.- CARMEN FERNÁNDEZ

Bosgarren tokian, Carmen Fernández dugu, hautagaitzako gazteena, 18 urterekin. Neska ausarta eta erabakitasun handikoa da, eta zenbait hizkuntzatan hitz egiten du.  Gaur egun, erizaintza ikasten ari da Deustuko Unibertsitatean. Oporraldian, kudeaketa- eta harrera-lanak egiten ditu Frantziako hainbat oporgunetan.