Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Gloria Vázquez: "Espainiako Gobernuak 33.700 euro baino gehiago dirulaguntza ematen du Zarauzko garraio publikoarentzat"

1. argazkia
Gloria Vázquez, portavoz del PSE-EE de Zarautz

Gloria Vazquez Zarauzko PSE-EEko bozeramaileak eskerrak eman dizkio Espainiako Gobernuari Zarauzko garraio publikoari 33.700 euro baino gehiago (33.723,53 €) Esan gabe doa Covid-19ko osasun-krisiaren ondorioz mugikortasuna murriztu egin dela, eta, funtsean, garraio publikoa erabiltzeko eskariak behera egin du. Hau guztia dela eta, autobus-txartelen salmentaren diru-sarrerak jaitsi egin dira. Zorionez, hiribusa zerbitzuaren udal kontua oreka dadin eman du dirulaguntza Garraio Ministerioak.

Are gehiago, Garraio Ministerioaren dirulaguntza zerrendan Lurraldebus zerbitzuari emandako ia 14 milioi euroko (13.881.075,12 euro) diru-laguntza agertzen da  ere bai Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romero sozialistak zuzentzen duena. “ Zarautzentzat Lurraldebus zerbitzua oso garrantzitsua da”.

Garraio Ministerioak emandako diru-laguntza "arindu" egingo du Zarautzko udaleko diru-kutxa, eta zalantzarik gabe dirulaguntza hori garraio publikoa erreskatatzeko plan bat da. "Laguntza ekonomiko horri esker, garraio publikoa indartuta aterako da osasun-krisi horretatik", esan du Vázquezek, eta ziur dago hori dela indarberritzeko “lehen urratsa”.

Bere aburuz, Ministerioak garraio publikoa garatzeko eta sendotzeko konpromisoa hartu du dirulaguntzarekin, Zarautzko hiri-mugikortasuneko sistemaren "bizkarrezurra" baita. Alegia, zerbitzu publiko "funtsezkoa" da gure bizilagunen mugikortasuna bermatzeko, pandemia honetan frogatu den bezala, "oinarrizkoa" baita gure ongizate-estatuaren funtzionamenduan.

Azkenik, eskerrak eman dizkie Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioko (FEMP) ordezkari sozialistei Foru Aldundiak laguntza ekonomiko horien onuradun izateko egin dituzten kudeaketengatik, udalekin batera. "Beharrezkoa da lanean jarraitzea udal eta lurralde garraio publikoa babestea, osasun krisiaren ondorioz mugikortasunaren jaitsierak jasandako galerak konpentsatzeko".