Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia, Jose Ignacio Asensio, Lasarte-Oriako Talde Sozialistarekin bildu da udalerriko proiektu estrategikoak ezagutu eta indartzeko

Jose Ignacio Asensio: " Herritarrekiko dugun konpromisoa are gehiago indartu nahi dugu, haien beharrak eta lehentasunak gure ekintza politikoaren erdigunean kokatuz. Entzutea, hitz egitea eta erantzun zehatzak ematea dira gure nortasun-
ezaugarriak "

1. argazkia

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi, Jasangarritasun diputatua eta lehen diputatu nagusiorde Jose Ignacio Asensio Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviarekin, udalerriko PSE-EEko idazkari nagusi Nuria Fernándezekin eta Alderdi Sozialistako beste kide batzuekin bildu da, herrian garatzen ari diren proiektu estrategikoak eta herritarren behar eta eskaera nagusiak bertatik bertara ezagutzeko.

Bileran, gainera, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiorde eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek eta Kultura eta Kiroletako idazkari eta Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatu Goizane Alvarezek parte hartu dute. Lasarte-Oriako Elkarte Sozialistaren izenean, Iñigo Zabaleta Alkatetza Kabineteko buru eta Udal Sailen Antolaketa eta Kudeaketako koordinatzaileak ere parte hartu du.

Asensiok azaldu duenez, "Lasartera entzutera etorri gara, herriak zer behar duen lehen eskutik ezagutzera, bizilagunekin dugun konpromisoa sendotzen jarraitzeko". Gipuzkoako sozialisten buruak adierazi du horrela bakarrik eraiki daitekeela gizarte justuagoa eta kohesionatuagoa, guztiontzako aukera berdintasuna bermatzeko. "Gure helburua erakunde guztiekin koordinatuta lan egiten jarraitzea da, helburu argi batekin: ongizatearen estatua indartzea eta kalitatezko zerbitzu publikoak ematen direla bermatzea", adierazi du.

Adibide nabarmenetako bat da Euskadin ezarpen handiena duen tokiko energia-komunitatea sortu dela, Jasangarritasun Sailak bultzatuta, Asensiok zuzenduta. 1,5 milioi euroko inbertsioarekin, proiektu honi esker plaka fotovoltaikoak jarri ahal izan dira sei udal estalkietan, herritarren autokontsumorako, 743 etxe eta denda txikiri mesede eginez.

PSE-EEk ingurumenaren alde egindako apustuaren beste adibide bat da, Zabaleta eta Zatarain auzoetan ur-eremuak eta estalkiak dituzten babesleku klimatikoen planean islatzen dena.

Bestalde, Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak adierazi duenez, gaurko bisitak "argi erakusten du Gipuzkoako sozialistok hurbiltasunean, erakundeen arteko lankidetzan eta entzute aktiboan oinarritutako kudeaketa eredu baten aldeko apustua egiten dugula". Ildo horretan, gogorarazi du abian dela udal kiroldegi berriaren eraikuntza, Kultura, Gazteria eta Kirol Lankidetza Sailaren 1,2 milioi euroko inbertsioarekin, Goizane Alvarezen zuzendaritzapean, eta hastear daudela Lasarte-Oria eta Usurbil lotuko dituen bidegorriaren obrak, jasangarritasun arloak bultzatutako beste proiektu bat.

Era berean, Azahara Dominguez GGLAko presidentearen lankidetzari esker, udalerriko bizilagunek MUGI sistemaren onurez gozatzen jarraitzen dute. Udalak eta Gipuzkoako Garraio Agintaritzak hitzarmena luzatu dute, eta, horren bidez, hiri-autobusaren erabiltzaileek txartel bakarra, zonakatze komuna, deskontu progresiboak, hobariak eta doako transbordoak izaten jarraitu ahal izango dute, beste abantaila askoren artean.


Etxebizitzak "Alderdi Sozialistarentzat lehentasunezko ardatzetako bat" izaten jarraitzen du. Izan ere, datozen urteetan 530 etxebizitza babestu baino gehiago martxan jartzeko proiektuak garatzen ari dira. 100 etxebizitza alokairu sozialean Oria-Gainen, 88 zuzkidura-apartamentu egungo kiroldegiko lurzatian edo 350 etxebizitza babestu eta tasatu inguru eraikitzea kotxetegian. Horiei alokairuko 14 BOE Alokabideren esku jartzea eta udal bizigunea handitzea gehitu behar zaie. 

Gainera, mugikortasun bertikala bultzatzen ari dira Goikalen eta Zabaletan igogailu bana eraikiz, egoitza handitzen ari diraa 6 zuzkidura-apartamenturekin eta kultura-espazio berriak egokitzen ari dira.

 Bisita honekin, PSE-EEk udal-politikarekin eta bizi-kalitatearen etengabeko hobekuntzarekin konpromisoa indartu du Gipuzkoako udalerri guztietan, ongizatea eta aurrerapena guztiontzako Gipuzkoa hobea eraikitzeko oinarria direla sinetsita.