Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk salatu du aurten ere EH Bilduk presoen aldeko manifestazioa antolatu duela San Joan jaietan

Udal Talde Sozialistak inklusiboak ez diren jaiak izatea deitoratu du, eta Hernaniko herritarren zati batek ez ditu bereak sentitzen. Horregatik, EH Bilduri eskatu dio jaietako egitarauetan horrelako ekitaldiak berriro ez sartzeko

1. argazkia

Hernaniko Udal Talde Sozialista haserre agertu da presoen aldeko manifestazioa ekainaren 24rako San Joan jaietako egitarauan sartuta dagoelako. PSE-EEk deitoratu egin du ekitaldi hori herritar guztientzat izan beharko lukeen jaietako egitarauan sartzen jarraitzea, bazterketarik gabe.

Ricardo Crespo bozeramaile sozialistaren arabera, "San Joan jaiak inklusiboak izan beharko lirateke, baina horrelako jarrerekin hernaniarren zati handi bat kanpoan uztea lortzen da. Pena da gure jaietan denok parte hartzeko saiakerarik ez egitea".

Sozialistentzat, "pertsona askorentzat sentikorra den gaia da", eta, ondorioz, errespetu handiagoz zaindu beharko litzateke gobernu-taldeak jaien programa ofizialean jasota eskaintzen duen aterki moduko hori. Hori dela eta, ekitaldi hori datozen urteetako jai programan berriro ez sartzeko eskatu diote EH Bilduren gobernuari.

Bestalde, Hernaniko PSE-EEk gogorarazi du Kaxkoko kaleetan agertu ohi diren pankartek ere ez dutela hernaniar askoren sentimendua errespetatzen. Aldi berean, atsekabea eta etsipena agertu dute, oraindik ere jendeak uste duelako praktika horiek zerbaitetarako onuragarriak direla, baina lortzen duten gauza bakarra herria zatitzea eta Hernaniko zati batek jaiak bereak ez direla sentitzea da.

Udal Talde Sozialistak gogorarazi du kaleak guztionak direla eta, beraz, ondo erabili behar direla. Pertsona guztiek baldintza beretan gozatu behar dituzte jaiak, besteen sentsibilitatea kaltetu gabe.

"Irudipena da sektore jakin batzuen iritziei bakarrik erantzuten zaiela, eta Hernaniko gizartean dauden beste sentsibilitate batzuk baztertuta geratzen direla", adierazi du Crespok. "Jai herrikoiak inklusioaren eta herritarren arteko errespetuan eraiki behar dira".

Ildo beretik, PSE-EE kezkatuta agertu da, gaztelerak aurten ere jai egitarauan presentzia txikia duelako. PSE-EEk babesa agertu dio euskararen normalizazioari, baina, aldi berean, bi hizkuntzek baldintza berberetan egon behar dutela uste du. Gainera, herritar guztiek dute jaiez gozatzeko eskubide bera, euskaraz, gaztelaniaz edo beste hizkuntza batean hitz egiten badute. Hernaniarrek San Joan jaiak bere egiten ez dituzten beste alderdi bat da.

Azkenik, sozialistek San Joan jai zoriontsuak opa dizkiete hernaniar guztiei. Guztiek  errespetuz goza ditzatela, inolako gorabeherarik izan gabe.