Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Usurbilgo PSE-EEk Atsobakar kirol partzela erabiltzeko aurreikuspen falta deitoratu du

Petri Romero: "EH Bilduk Atsobakarrerako aurreikuspenik ez izateaz gain, Lasarte-Oriako Udalari ere ez zion utzi partzela hori erabiltzen Usurbilgo bizilagunentzat ere onuragarri izango diren instalazioak hobetzeko"

1. argazkia

Usurbilgo PSE-EEk deitoratu egin du EH Bilduren gobernuak Atsobakarko lursailerako duen aurreikuspen falta. Urbil merkataritza-gunearen parean dagoen azalera hori kirol erabileratzat kalifikatuta dago.


Gaur egun, aldameneko lurzatian, Lasarte-Oriako Udala proiektu estrategiko bat eraikitzen ari da  Buruntzaldeako Kirol Mankomunitatearentzat, eta horren parte da Usurbil.

Proiektuak kirol-instalazio batzuk eraikitzea aurreikusten du, eta horietan futbol eta errugbi zelai berri bat sartuko da, Ohorezko Mailako kategoriakoa. Gainera, atletismo pista homologatu berria eraikiko da, sei kalerekin eta 400 metroko eraztunarekin, Euskadiko Txapelketa absolutuak hartzeko. Obra horiek sei milioi eurotik gorako kostua izango dute, eta aurtengo irailean amaitzea aurreikusten da.

Petri Romero Usurbilgo sozialisten bozeramaileak Atsobakar udal-partzelaren etorkizunari buruz galdetu dio EH Bilduren Gobernu Taldeari, batzordean. Lasarteko udala eraikitzen ari den kirol-instalazioen proiektuaren ondoan dago lursail hori. Partzela bat, kirol-erabilerarako bakarrik kalifikatuta dagoena.

Romerok adierazi duenez, "ezustekoa izan zen Udal Gobernuak Atsobakarko lursailerako aurreikuspenik ez duela jakitea, lursail txikia delako. Sentitzen dugu Usurbilgo Udalak eskualdeko proiektu estrategiko honekin bat egiteko aukera galdu izana, lursail hori Lasarte-Oriaren alde lagata, etorkizuneko kirol-instalazioen harmailak handitu ahal izateko ".

"EH Bilduk ez du inolako aurreikuspenik Atsokabar lurzatirako, eta bere garaian Lasarte-Oriako Udalari ere ez zion utzi erabiltzen usurbilgo bizilagunek ere baliatzen dituzten instalazioak hobetzeko", amaitu du Romerok.