partekatu
Usurbilgo PSE-EEk Atsobakar lursaila lagatzeko akordioa ospatu du, eskualdeko kirol instalazioak handitzeko
Udal Talde Sozialistak galdetu zuen, 2024an, ea ba ote zegoen alternatibarik alor horretarako, EH Bilduren ekimenik ezaren aurrean
Usurbilgo udal talde sozialista pozik agertu da Lasarte-Oriako eta Usurbilgo udalen arteko lankidetza-hitzarmena laster sinatuko delako. Hitzarmen horri esker, Atsobakarren (Urbil merkataritza-gunearen aurrean) dagoen udal lurzatia lagako da, gaur egun eraikitzen ari diren eskualdeko kirol-instalazioak handitu eta hobetzeko.
Usurbilgo Udaleko bozeramaile sozialista, Petri Romero, 2024an jada interesatu zen kirol erabileretarako kalifikatutako lursail honen etorkizunaz, Eh Bildu-ko gobernu taldeari erabilera aurreikuspenik ba ote zegoen galdetuz. Une horretan, Buruntzaldeko Kirol Mankomunitatearen proiektu estrategikoan (Lasarte-Oria, Usurbil, Andoain eta Urnieta) partzela hori integratzeko ekimenik eza deitoratu zuen.
Orain, Usurbilgo Udalak aurrerapauso bat eman du lankidetza hitzarmenaren onarpenarekin, bere jabetzako HEU 108.3 Plan Partzialeko lurzatiaren lagapen zuzena arautzen duena, Lasarte-Oriako kirol instalazioetan sartu ahal izateko. Akordioaren zati gisa, Udalak konpromisoa hartu du gaur egun jabari publikokoa den lursailaren kalifikazio juridikoa aldatzeko, kirol-parke gisa erabil dadin, eta ezarritako baldintzetan ondare-ondasun gisa besterendu ahal izateko beharrezkoak diren izapidk bultzatzeko.
Orubearen salmenta-prezioa laurehun eta hamaika mila hirurehun eta berrogeita zazpi euro eta laurogei zentimokoa da (411.347,80 €).
Usurbilgo PSE-EEren ustez, akordio hau "berri ona da udalerriarentzat eta eskualdearentzat", gutxiegi erabiltzen den eremua balioesten baitu eta erakundeen arteko lankidetza indartzen baitu kirolaren eta herritarren zerbitzura.