Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Lezoko PSE-EEk grafitien eta pintaden aurkako plan integrala eskatu du, udalerriaren irudia hobetzeko

Udal Talde Sozialistak bizikidetzarako ordenantza bat egitea proposatu du, ekintza bandaliko horien aurkako disuasio-neurriak eta zehapen zorrotzak ezartzeko

1. argazkia

Lezoko PSE-EEk EH Bilduren gobernuari eskatu dio jarduera plan orokor bat martxan jartzeko, udalerriaren irudiari eragiten dioten eta utzikeriaren eta zikinkeriaren sentsazioa sortzen duten baimenik gabeko grafitien eta pintaden ugaritzeari aurre egiteko.


Udal Talde Sozialistak uste du edozein eraikin, publikoa zein pribatua, ez dagoela pintaden izurrite horretatik salbu. Hala ere, azpimarratu behar da Udalaren ardura dela herri inguruaren garbitasuna mantentzea eta irtenbide eraginkorrak proposatzea udal paisaiaren degradazioa geldiarazteko.

Horregatik guztiagatik, PSE-EEk arazoari modu integralean heltzeko hainbat neurri proposatu ditu:


  • Espazio publiko eta pribatuetan baimendu gabeko pintadak eta grafitiak berehala eta eraginkortasunez garbitzea, azken horiek udalaren laguntzarekin. Neurri horrekin jabetza pribatuetan grafitiak garbitzea erraztuko lukeen udal-protokoloa egin beharko litzateke, bizilagunen komunitateei zerbitzu horri buruzko informazioa eta aholkuak emanez.

  • Bizikidetzako ordenantza bat egitea, ekintza bandaliko horien aurkako disuasio-neurriak eta zehapen zorrotzak ezartzeko, eta udal-agintaritza indartzea, araudi hori betetzen ez dutenei zehapenak ezartzeko.

  • Herritarrak kontzientziatzeko kanpainak abian jartzea, bereziki gazteei zuzenduak, espazio publikoarekiko errespetua eta bandalismo grafikoaren eragin negatiboa sustatzeko.


  • Kaleko arterako espazioak prestatzea, bandalismoa eta arte-adierazpen arautuak bereiziz.


Joxean Sánchez bozeramaile sozialistaren ustez, "premiazkoa da ekitea, udalerriarekiko errespetua islatuko duten gune garbiak eta zainduak nahi baditugu. Horregatik, EH Bilduri eskatzen diogu ez dezala beste alde batera begiratu eta plan hau berehala gara dezala, herritar guztien inplikazioarekin ".

Horren guztiaren adibide dira polikiroldegiko fatxada zaharberrituan egin berri diren pintadak.


PSE-EEk espero du gobernu taldeak neurri azkarrak hartzea plan hau martxan jartzeko eta bandalismo grafikorik gabeko udalerri bat bermatzeko, non kaleko arteak bere espazioa izango duen, baina ingurunearekiko errespetua araua izango den.