Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Lezoko PSE-EE alderdiak zerga-ordenantzak hobetzea lortu du 3 zuzenketa txertatzearen bidez

Sozialistek dirua biltzeko grina alde batera uzteko eta herritar guztien babesa bermatzeko eskatu diote EH BILDUri.

1. argazkia

Lezoko PSE-EEko udal-taldeak udalerri horretako zerga-ordenantzen proiektua hobetzea lortu du ordenantza horietan hiru zuzenketa txertatzearen bidez. Sozialistek honako hauek lortu dituzte: Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) hobaria etxebizitza bat alokairuan jartzen dutenentzat (Eusko Jaurlaritzaren bitartez), zerga-ordenantzak hizkuntza inklusibora eta ez-matxistara egokitzea, eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren (EIOZ) % 50eko hobaria adineko pertsonen edota % 33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna dutenen sarbide- eta bizigarritasun-baldintzak hobetzen dituzten barneko obretan.

Lezoko PSE-EE alderdiak 15 zuzenketa aurkeztu ditu guztira, eta, halaber, beste zuzenketa batzuen inpaktu ekonomikoa eta txertatze juridikoa aztertzeko konpromisoa lortu du udal-gobernuaren aldetik. Zuzenketa horien artean, higiezinen birgaitze integrala egiteko, enpleguaren sorkuntza bultzatzeko, udalerrian enpresa eta saltoki berriak ezartzeko eta familia ugariek dituzten zerga-onurak guraso bakarreko familietara zabaltzeko helburua duten obretan EIOZaren hobariak handitzea azpimarra daiteke.

PSE-EEren ustez, bere lanari esker hobekuntza garrantzitsuak lortu dira zerga-ordenantzetan, eta zuzeneko eragina izango dute herritarren poltsikoan.

Talde sozialistak aurkeztutako zuzenketen helburua da familia kalteberen babes soziala bermatzea eta Udalak ematen dituen zerbitzu publikoen kalitateari eutsiko dion eta kalitate hori hobetuko duen fiskalitate progresibo, bidezko eta berde bat lortzeko bidean aurrera egitea.

Bestalde, PSE-EEk gogorarazi du Gobernuak % 2,6ko igoera orokorra aurreikusi duela udal-tasetan eta udal-zergetan, eta % 5ekoa zaborren tasan. Bere ustez, igoera hori ezin da justifikatu, herritar guztiak neurri berean hartzen baititu eraginpean, errenta-maila edo egoera ekonomikoa edozein izanik ere. Gainera, egungo egoera hartu behar da kontuan, erosketa-saskiko produktuen prezioek eta interes-tasek igoera orokorrak izan baitituzte. Gogorarazi beharra dago, halaber, Udalaren egoera ekonomiko-finantzarioa onbideratuta dagoela, ez dagoela zorpetuta eta diru-sarreren zenbateko handia dagoela aurreikusita 2024. urterako.

PSE-EEko bozeramaile Joxean Sánchezek adierazi duenez, “Lezon, zergek eta tasek hobetzeko marjina dute sistema bidezkoago eta progresiboago bat prestatzeko, gehien dutenek ekarpen handiagoa egin dezaten eta errentarik baxuenak eta herritarren sektorerik kalteberenak babestu daitezen. Herritar guztiei zerga-karga igo ordez, zerga-ordenantzak aberastasuna zuzen banatzeko tresna bihurtzea defendatzen dugu.

PSE-EEk, azkenik, dirua biltzeko grina alde batera uzteko (neurri handiagoan itoko baititu familien eta enpresen ekonomiak), egindako kalkuluak berrikusteko eta Udalaren egoera ekonomiko ona herritarren ongizaterako baliatzeko eskatu dio EH BILDUko gobernu-taldeari.