Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Legazpiko PSE-EEk Gipuzkoako Foru Aldundiari Ezkurreneako proiektuarekiko konpromiso ekonomiko handiagoa eskatu dio

Sozialistek uste dute 1,4 milioi euroko foru-ekarpena ez dela nahikoa 4 milioitik gorako proiektu baterako, eta gogorarazi dute Udalak dagoeneko milioi bat euro inguru aurreratu dituela

1. argazkia

Legazpiko PSE-EEk Ezkurreneako proiektuarekiko konpromiso ekonomiko handiagoa eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, izan ere, Foru Aldundiak 4 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua duen ekimenerako konprometitutako ekarpena nahikoa ez dela iritzita.


Elkarte sozialistak, Nerea Lopez de Heredia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziarekin batera, uste du proiektuaren dimentsioak eta gizarte-garrantziak Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatzen dutela. Gaur egun, 1,4 milioi euroko ekarpena egiteko konpromisoa hartu du Foru Aldundiak. Sozialistentzat mugatua da jardueraren kostu orokorrari dagokionez.


Era berean, Legazpiko Udala egiten ari den ahalegin ekonomikoa nabarmendu du PSE-EEk, milioi bat euro inguru aurreratu baititu proiektua bultzatzeko. Sozialisten ustez, udalaren ahalegin horrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak erantzukizun handiagoa izan behar du, halako ekimen handi baten benetako beharretara egokitzeko finantzaketa gutxienez kostu osoaren % 50eko ekarpenarekin.


Ekainean formalki helarazitako erreklamazioa

Nerea Lopez de Heredia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak jada Gipuzkoako Foru Aldundiari helarazi zion aldarrikapen hori, Maite Peña Gizarte Ongizateko foru diputatuari ekainean bidalitako gutun baten bidez. Gutun horretan, Ezkurreneako proiektuarekiko konpromiso handiagoa eskatu zion foru erakundeari.


Idatzi horrekin, ordezkari sozialistak adierazi zuen beharrezkoa dela Aldundiaren inplikazioa indartzea administrazioen lankidetza eskatzen duen ekimen batean, ahalik eta lasterren garatuko dela bermatzeko.


Legazpiko PSE-EEren ustez, eskaera hori konpromiso ekonomiko zehatzetan eta foru-partaidetza handiagoan gauzatu behar da, Udala egiten ari den ahaleginari lagundu ahal izateko. Elkarte sozialistaren ustez, proiektuaren garrantzi sozialak guztizko kostuarekin eta lortu nahi diren helburuekin bat datorren finantzaketarantz aurrera egitea eskatzen du.

 

Dimentsio sozial handia duen proiektua

Ezkurreneak aukera ematen du belaunaldien arteko bizikidetza-eredu baterantz aurrera egiteko, udalerriko gizarte-erronka nagusietako batzuei erantzuten laguntzeko, hala nola biztanleriaren zahartzeari, nahi ez den bakardadeari eta gazteen beharrei.


Legazpiko PSE-EEk azpimarratu du horrelako ekimenek erakundeen arteko lankidetza eraginkorra, plangintza egokia eta proiektua bermeekin garatzea ahalbidetuko duen finantzaketa nahikoa eskatzen dutela


Horregatik, Elkarte Sozialistak eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Nerea Lopez de Herediak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote bere konpromiso ekonomikoa berrikusteko eta ekarpena handitzeko, ahalegin finantzarioa modu orekatuagoan banatzeko inplikatutako administrazioen artean.


Erakundeen erantzukidetasuna aurrera egiteko


PSE-EEk defendatzen du Legazpirentzat interes soziala duen proiektu bat ezin dela nagusiki udalaren ahalegin ekonomikoari egokitu. Erakundeen arteko lankidetza konpromiso zehatzetan eta erantzukizunen banaketan gauzatu behar da, ekimenaren dimentsioarekin bat etorriz.


Testuinguru horretan, sozialistek berriro eskatu diote Aldundiari aurrerapauso bat emateko, inplikazio ekonomikoa indartzeko eta Ezkurrenea ahalik eta baldintzarik onenetan garatzen laguntzeko.


Legazpiko PSE-EEk gizarte politikekin duen konpromisoa berretsi eguin du, erakundeen arteko lankidetzarekin eta herritarren bizi kalitatea hobetuko duten proiektuen bultzadarekin. Elkartearen ustez, beharrezkoa da Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainean helarazitako eskaerari erantzutea eta Ezkurrenearen kostuarekin eta garrantzi sozialarekin bat datorren partaidetza ekonomikoa bere gain hartzea.