partekatu
Legazpiko PSE-EEk Hegialde auzoan aparkaleku berriak martxan jartzearen aldeko apustua indartu du
Ekintza hau eskari historiko bati erantzuten dio, bai sozialisten aldetik, bai auzo osoaren partetik. Guztira, 70 eta 80 aparkaleku-plaza artean gaituko dira
Legazpiko PSE-EEk Hegialde auzoan aparkalekuen inguruan lortutako aurrerapenak aldarrikatu ditu. Bertan bi jarduera aurreikusi dira: Laubideko biltegi zaharrean aparkaleku bat egitea eta hurrengo hilabeteetan Urtatzako iturriaren inguruan, Urtegialden, beste aparkaleku bat eraikitzea.
Jarduera horiek PSE-EEren tokiko zuzendaritzaren lanari esker lortutako aparkalekuen arloko aurrerapenen baitan kokatzen dira. Izan ere, auzoko bizilagunekin batera, historikoki eskatu dute “eraginkorra izango den konponbide bat, auzoan dagoen aparkaleku faltari aurre egiteko”.
Mugikortasun jasangarriko Planak (PMUS) Hegialde aparkaleku gabeziako eremutzat identifikatzen du. EAJrekin lortutako akordioaren ondorioz egingo diren ekintza hauek 70 eta 80 plaza artean gaitzea ahalbidetuko dute, horietako batzuk behin betikoak eta beste batzuk aldi baterakoak izango direlarik.
PSE-EEko Tokiko zuzendaritza batzordeak adierazi duenez, “nabaria da auzoko bizilagunek aparkatzeko plaza bat aurkitzeko duten zailtasuna”. Horrek, zenbait kasutan, espaloien erabilera desegokia dakar eta beste batzuetan, autoarekin bueltaka ibiltzea, aparkaleku bat aurkitu arte. "berotegi-efektuko gasen emisioetan eta denbora-galeretan ingurumen-inpaktu argia eraginez".
Jarduera hauen helburua argia da: oinezkoei lehentasuna ematea, kaleetatik trafikoa ahalik eta gehien kentzea eta horrela kutsadura murriztea. “jasangarritasunaren arloan ditugun helburu nagusietako batzuk dira horiek, erakunde politiko gisa”, azaldu dute.
Laubideko aparkalekua gauzatzearekin eta Urtatzan egingo denarekin, sozialistek herritarrei emandako hitza betetzen ari direla diote, eta hiri-mugikortasun jasangarriko eredua sendotzen ari direla, irisgarritasuna eta trafikoaren presioa murriztea uztartzen dituen eredua. “Konpromisoa argia da: errealitatearekin bat datozen konponbideak lantzea, herritarrak ekintza politikoaren erdigunean jarriz eta Legazpin aparkaleku faltak eragiten duen kezka nagusiari erantzunez”.
PSE-EEren ustez, Udalak urratsak ematen jarraitu behar du Legazpiko beste eremu batzuetan ere aparkalekuak gaitzeko, hala nola Aizkorrin eta Bikunan, PMUSek adierazten duen bezala eta 2023-2027 agintaldirako Gobernu Taldearen kudeaketa planean jasota dagoen bezala.