Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Lazkaoko PSE-EEk onartezintzat jotzen ditu asteburuko ekintza bandalikoak

Elkarte Sozialistak irmoki gaitzesten ditu edukiontziak erre izana eta herriko frontoian agertutako pintada

1. argazkia

Lazkaoko PSE-EEk irmoki gaitzetsi ditu joan den asteburuan herrian izan diren ekintza bandalikoak. Sozialistentzat "onartezina da gertakari horiek gertatzea. Kalte materialak eragiteaz gain, herriaren lasaitasuna asaldatzen dute eta bizilahunen artean kezka sortzen dute ".


Abenduaren 7tik 8rako gauean hainbat edukiontzi erre zituzten eta pintada bat egin zuten frontoiaren atzean. Juanma Serna Lazkaoko PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, gertakari horiek "gizalegerik eta ondasun publikoekiko errespeturik eza eta Lazkaoko bizikidetzaren eta segurtasunaren aurkako eraso zuzena dira".


Elkarte Sozialistak gogorarazi duenez, horrelako jokabideak "guztiz onartezinak dira eta lazkaotarren ezaugarri diren balioen aurka doaz: errespetua eta bizikidetza".

PSE-EEk errudunak lehenbailehen identifikatzea espero du, eta Lazkaon segurtasuna eta errespetua bermatzeko neurri guztien alde dagoela berretsi du.