Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Hernaniko PSE-EEk, EH Bilduk urte eta erdi behar izan duela babesleku klimatikoak identifikatzeko deitoratu du

Udal Talde Sozialistak babesleku klimatikoei buruzko mozio bat aurkeztu zuen 2023ko urriko osoko bilkuran. Mozio horretan, azterketa bat egitea eskatu zuen, herritarrak fenomeno meteorologiko kaltegarrietan babesten dituzten udalerriko lekuak adierazteko

1. argazkia

Hernaniko Udaleko Talde Sozialistak deitoratu du  EH Bilduk urte eta erdi behar izan duela udalerriko babesleku klimatikoak identifikatzeko.

Hernaniko PSE-EEk, 2023ko urrian aho batez onartutako mozio baten bidez, barruko zein kanpoko babesleku klimatikoak identifikatzeko eta sortzeko eskatu zuen, herritarrak babesa izan zezaten geroz eta sarriago ikusten ditugun muturreko bero egoeren, euri jasen edo fenomeno klimatologikoen aurrean.

"Gure poztasuna adierazi nahi dugu, Hernanik, sozialisten ekimenari esker, identifikatutako babesleku klimatikoen sare bat duelako azkenean. Sentitzen dugu EH Bilduren gobernuak urte eta erdi behar izana ekimen hau martxan jartzeko, baina gero eta beharrezkoagoa da klima aldaketak gure herri eta hirietan eragiten dituen ondorioen aurrean ", azaldu du Ricardo Crespo bozeramaile sozialistak.

Era berean, Crespok adierazi du, "espero dugu klima-babeslekuen sarearen iragarkian adierazitakoari jarraituz, hori abiapuntu izatea eta sare hori indartzen jarraitzea, adibidez hormigoi presentzia handia eta natura txikia duten Hernaniko zonak, parkeak eta auzoak berriro birnaturalizatu. Hiriguneak berdetuz, hala nola Sagastialdeko adinekoentzako jarduera fisikoen parkea, Lizeagako barruko plaza batzuk edo Zinkoenea adibidez."