partekatu
Gipuzkoako PSE-EEk aurten ere Eibarko elkartearen txosnak Arrateko zelaietan jasan duen erasoa gaitzetsi du
Gipuzkoako Sozialisten idazkari nagusi José Ignacio Asensiok galdetu du ea noiz arte jarraituko duten horrelako gertaera tamalgarri eta intoleranteek
Gipuzkoako PSE-EEk gaitzespen irmoa adierazi du bart Eibarko Elkarte Sozialistak Arrateko zelaietan jarri duen txosnak jasan duen erasoaren aurrean.
Espazioa, tradizionalki Eibarko bizilagunentzako topaleku eta dibertimendurako toki gisa eraiki izan dena, Alderdi Sozialistaren kontrako pintadaz beteta agertu da gaur goizean.
José Ignacio Asensio Gipuzkoako Sozialisten idazkari nagusiarentzat "erabat ulertezina da aurten ere ekitaldi horiek agertoki berean errepikatzea. Tamalgarria da hain gertaera jasangaitzak eta erabat antidemokratikoak salatzen jarraitu behar izatea, herritarren arteko zatiketa eta liskarra sustatu besterik ez baitute helburu ".
Gipuzkoako sozialisten buruak bere buruari galdetu dio ea noiz arte jarraituko duten horrelako erasoak gertatzen herritarrak gozatzera joaten diren espazio publiko eta jai-guneetan. Eta gogorarazi du Arrateko zelaiek "bizikidetzarako eta aniztasunerako leku" izan behar dutela, eta ez "bazterketarako eta intolerantziarako esparru".
Ildo horretan, ezker abertzaleari mezu bat luzatu dio: "Ezinbestekoa da ekintza horietatik aldentzea, tolerantziak edozein demokraziatan hautsi ezin den printzipioa izan behar baitu".
Gainera, elkartasuna adierazi dio Eibarko Talde Sozialistari, eta askatasuna eta bizikidetza defendatzeko lanean jarraitzeko deia egin dio.
Arrateko txosna sozialistak Palestinako errefuxiatuekin lan egiten duen NBEko UNRWArentzako izango da biltzen duen dirua.