Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Gipuzkoako PSE-EEk ziurtatu du datorren azaroaren 29an PP eta Vox geldiarazteko alternatiba bakarra dela

? Rafaela Romero: "Pedro Sanchezen taldea gara Gipuzkoan, eta eskuina eta ultraeskuina gelditzea lortuko duen hautagaitza bakarra. Haiek eskubideak murriztu nahi dituzte; guk, horiek zabaltzen jarraitu nahi dugu"

1. argazkia

Gipuzkoako PSE-EEk azaroaren 29ko hauteskunde orokorren garrantzia aldarrikatu du, baita Pedro Sanchezek Gobernuko buru izaten jarraitu behar duela ere, eskubideak hobetzen eta zabaltzen jarraitzeko eta PPren eta Voxen gobernu batek ekarriko lituzkeen atzerapausoak saihesteko.

Rafaela Romero Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak azpimarratu duenez, "Azaroaren 29an erabakiko dugu nork gobernatuko duen Espainian, baina, batez ere, norentzat gobernatuko den". Zentzu horretan, Gipuzkoa "Sanchezek Gobernuko presidente izaten jarrai  dezan erabakigarria izatea" defendatu du, "eskuina eta ultraeskuina gelditzea lortuko duen hautagaitza bakarra delako". 

Romerok adierazpenok egin ditu Kongresurako eta Senaturako Gipuzkoako hautagaitzen aurkezpenean, Jose Ignacio Asensio eta zerrenda sozialistetako gainerako kideak alboan zituela.


Kongresurako eta Senaturako Gipuzkoako hautagaitzen aurkezpenean egin ditu adierazpenok Romerok, Jose Ignacio Asensio eta sozialisten zerrendetako gainerako kideak alboan zituela.


Hautagaiak nabarmendu duenez, PSE-EEk "kapitainik onena du: Pedro Sanchez", eta Gipuzkoako sozialisten papera aldarrikatu du, presidentearen taldea baitira Gipuzkoan. "Datorren Azaroaren 30ean Espainiako Gobernuaren buru izaten jarraitzea nahi dugu, eta ez PPk eta Vox alderdietako ordezkariak", eta ohartarazi du bi alderdiek ?proiektu politiko bera ordezkatzen? dutela.


Romerok azaldu duenez, hauteskunde hauek bi eredu desberdin dituzte argi eta garbi. Ildo horretan, defendatu du ez dela gauza bera beren lanetik bizi direnak defendatzea eta lanarekin aberasten direnen interesak babestea. " Heiek motozerra nahi dute. Guk, ongizateak eta bizikidetza. Haiek, eskubideak murriztu nahi dituzte, guk, horiek zabaltzen jarraitu ".


Bestalde, Jose Ignacio Asensiok esan du PSOEk "eskuina eta ultraeskuinaren euste-dikea" izan behar duela, eta horiei aurre egiteko eta hauteskundeak irabazteko deia egin du. ?Ez guregatik, ordezkatzen dugun jendeagatik baizik?.


Asensiok berretsi du Gipuzkoak eta Euskadik sozialisten ahots sendoa behar dutela Kongresuan, herritarren eskubideak defendatzeko eta aurrerapena bultzatzeko gai izango dena, lorpen sozialetan atzerapausorik eman gabe. "Eta ez gaitezen engainatu: PPren eta Voxen politikak geldiaraz ditzakeen eta Pedro Sanchez Gobernuko buru dela  Espainiak aurrera egiten jarraituko duela berma dezakeen alderdi bakarra PSOE da. Ez dago beste aukerarik ".