Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Beasaingo PSE-EEk EAJri eskatu dio NANa eta pasaporteak egiteko bulego ibiltaria eska dezala

Udal Talde Sozialistak deitoratu du EAJk ez duela borondaterik herritar guztiei, batez ere mugikortasun urriko pertsonei, mesede egiten dien zerbitzua eskaintzeko

1. argazkia

Beasaingo PSE-EEk EAJren gobernuari eskaera formala Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzan bideratzeko eskatu dio, udalerriak nortasun agiria emateko zerbitzu ibiltaria hartu ahal izateko.


Eva Álvarez bozeramaile sozialistaren ustez, "zerbitzu publiko erabilgarria eta beharrezkoa da, batez ere adinekoentzat edo mugikortasun murriztua dutenentzat, gaur egun beste udalerri batzuetara joan behar baitute, horrek dakarren gastu ekonomikoarekin eta denbora galerarekin".


Gogoratu behar da Gipuzkoan herri askotan berritu daitekeela NANa: Zumarragan, Lasarte-Orian, Deban, Legazpin, Elgoibarren, Arrasaten, Urnietan, Alegian eta Azkoitian. Are gehiago, zerbitzua  oso arrakastatsua izan da eta 950 dokumentu baino gehiago eman dira NAN eta pasaporteen artean.


Gobernu jeltzaleak justifikatzen du zerbitzua modu egokian kokatu ahal izateko baliabide falta, baina Beasaingo PSE-EEri harrigarria iruditzen zaio Beasain bezalako udalerri batek baliabideak ez izatea.


Sozialistek EAJren "borondate falta" deitoratu dute doako zerbitzua martxan jartzeko, herritarrak Donostiara joatera behartuz, horrek dakartzan eragozpenekin.

"Uste dugu Beasainek ezin du atzean geratu, ezta herritarrei administrazioarekin eguneroko izapideak egitea errazteko aukera galdu ere. Ulertezina da zerbitzu hori martxan jartzeko baliabide guztiak ez jartzea ", adierazi du Alvarezek.