partekatu
Azkoitiko PSE-EEk salatu du EAJk baliabide publikoak alderdikeriaz erabili izana, udal diruarekin aldizkari bat postontzietan banatzeagatik
Udal Talde Sozialistak kritikatu egin du Udalak EAJren aldebakarreko sustapenerako diru publikoz hornitutako aldizkari bat postontzietan sartu izana, oposizioa baztertuta
Azkoitiko PSE-EEk harridura azaldu du, eta EAJk Udalaren baliabide publikoekin egin duen erabilera alderdikoia salatu du, herritarren etxeetan funts publikoekin egindako eta finantzatutako aldizkari bat banatu ondoren, oposizioko taldeen parte-hartzerik eta ezagutzarik gabe.
Janire Igoa bozeramaile sozialistak ekinta hau "onartezina" dela esan du, "gardentasun falta argia eta funts publikoen erabilera desegokia" dakarrelako.
"Ez dugu ulertzen zergatik erabiltzen duen EAJk herritar guztien dirua bere onurarako. Ez da ahaztu behar Udalak herritar guztiak ordezkatzen dituela, baita oposizioko taldeei botoa eman zigutenak ere; horregatik, gardentasun eta komunikazio handiagoa eskatzen dugu horrelako ekimenak adostu daitezen ", azaldu du Igoak.
Udal Talde Sozialistaren ustez, herritarrek informazio anitza eta orekatua merezi dute, eta ez diru publikoarekin finantzatutako ezkutuko propaganda.