Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Astigarragako PSE-EEk positibotzat jo du Lurraldebusen linea berria martxan jartzea onartu izana, udalerria Donostiako ospitale eta unibertsitate eremuarekin lotuko duena

Patxi Suarez: "Linea berri honekin bizilagunen aldarrikapen historiko bati erantzungo diogu. Entzute aktiboa konpromiso irmoak dira herritarren benetako beharrei erantzuteko"

1. argazkia

Astigarragako PSE-EEk oso positibotzat jo du Foru Gobernu Kontseiluak Lurraldebusen linea berria abian jartzea onartu izana, udalerria Donostiako ospitale eta unibertsitate eremuekin zuzenean lotuko duena.


Lotura berri hori errealitate bihurtuko da datozen asteetan, eta aurrerapen nabarmena da garraio publikoaren hobekuntzan, eta herritarren aspaldiko eskaerari erantzuten dio.


Patxi Suarez bozeramaile sozialistak adierazi duenez, "linea berri honekin gure bizilagunen eskaera historikoari erantzuten diogu, konponbide zehatzak eskatzen zituztelako, eta gaur esan dezakegu eskaera hori gauzatzen hasi dela".

Azken urteotan, Astigarragak hazkunde handia izan du biztanlerian, eta horrek herriari zerbitzua ematen dioten Lurraldebuseko lineen erabiltzaile kopurua handitzea eragin du.


Zentzu horretan, Suarezek Azahara Dominguez diputatu sozialistaren lana goraipatu du, errealitate bihurtzeko konpromisoa, entzutea eta kudeatzeko gaitasuna erakutsi duelako. "Bere bultzada funtsezkoa izan da garraio publikoa indartzeko eta Astigarragako konektibitatea hobetzeko".

“Lanean jarraituko dugu Astigarragak kalitatezko zerbitzu publikoak izan ditzan, bere hazkundearekin eta herritarren benetako beharrekin bat datozenak”, amaitu du bozeramaile sozialistak.