partekatu
Astigarragako PSE-EEk herrian semaforoak jartzeko beharra berretsi du
Udal Talde Sozialistak ustez, badenak ez dira nahikoak herrian segurtasuna hobetzeko eta bermatzeko

Astigarragako PSE-EEk berriro azpimarratu du beharrezkoa dela herrian semaforoak jartzea, bide segurtasuna hobetzeko. Astigarragako sarreran bi baden jartzeak ibilgailuen abiadura zertxobait murrizten laguntzen duen arren, Udal Talde Sozialistaren ustez neurri horrek "argi eta garbi eskasa" izaten jarraitzen duela.
Ildo horretan, Alderdi Sozialistak birritan aurkeztu ditu proposamenak semaforoak 2024ko eta 2025eko aurrekontuetan sartzeko. Hala ere, bietan, EH Bilduren gobernuak ukatu egin ditu.
Patxi Suarez bozeramaile sozialistak adierazi duenez, sozialistek "ez dugu etsiko Astigarragako herritar guztien segurtasuna bermatzeko ahaleginean. Semaforoak jartzea beharrezko neurria dela uste dugu. Herritarren segurtasunarekiko konpromisoa berretsi nahi dugu".