Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

EH BILDUK tasak eta zergak arrazoirik gabe igo dituela salatu du Astigarragako PSE-EEk

EH BILDUren gobernuak osoko bilkurara eraman duen ordenantza fiskalen % 3,5eko igoeraren aurka bozkatu dute sozialistek

1. argazkia

Astigarragako udalerrian astearte honetan egin den osoko bilkuran EH BILDUren gobernuak onartu dituen ordenantza fiskalen % 3,5eko igoeraren aurka bozkatu du PSE-EEk. Sozialistentzat justifikaziorik gabeko igoera da, ez duena batere  laguntzen Astigarragako bizilagunen eta enpresen ekonomia.

 Sozialisten bozeramaile Patxi Suarezen esanetan, "Astigarragako Udalak egoera ekonomiko ona duela, eta horrek ez du KPIaren gainetik igotzeko beharrik sortzen".  

Gainera, EH BILDUk gainerako taldeei ekarpenak egiteko tarte txikia eman diela salatu dute sozialistek. Suarez atsekabetuta azaldu da ez duelako behar bezalako denborarik izan gobernu taldearen proposamenari zuzenketak egiteko.  “Nahiago nuen gure udalerriaren alde lan egiteko eta hobekuntzak lortzeko denbora gehiago izan bagenu, baina EH BILDUK 48 orduko tartea baino ez digu eman. Gure ustez, ordenantza fiskalen gaia bezain serioa den honetan, denbora gehiago izan beharko genukeen, baita dokumentazioa eduki ere. Hobari fiskalak baloratzen ditugu, baina ez dira nahikoak, eta horregatik hain zuzen, denbora faltagatik, ezin ditugu gure proposamenak ekarri izan, herritarren bizi-kalitatea hobetuko zituzketenak”, adierazi du. 

Suarezek honako hau gaineratu du: "nahiago genuen, EH BILDUK proposatzen duen etxebizitzen OHZn errekargua ezartzearen ordez, Etxebizitzaren Euskal Legea aplikatu izan balitz, alokairuaren merkatua mugiarazteko eta diru-sarrerak udalerrian bertan etxebizitza-politiketara bideratzeko". 

Astigarragako PSE-EEren ustez, EH BILDUK Lege hori aplikatu behar zuen, hutsik dauden etxebizitzei OHZn errekargua ezartzeko bidea jarraitu beharrean. Etxebizitzaren Euskal Legean ezarritako kanona 10 eurokoa da metro koadroko, eta % 10 igotzen da hutsik dagoen urte bakoitzeko. Suarezek, gainera, honako hau gogorarazi du: "izaera aurrerakoi nabarmena duen legea da, PSE-EEk gidatua, eta EH BILDUren babesa ere jaso duena; horregatik, ez dugu ulertzen hura ez aplikatzea eta horrekin ez gatoz bat". 

“Tasek eta zergek sistema bidezkoagoa eta progresiboagoa eratu behar dute, non gehien dutenek ekarpen handiagoa egingo duten eta biztanleria-sektore ahulenen errentarik txikienak babestuko diren. Herritar guztiei karga fiskala handitu beharrean, ordenantza fiskalak aberastasunaren banaketa ekitatiborako tresna bihurtzearen alde gaude", adierazi du sozialisten bozeramaileak. 

EH BILDUren gobernuak onartutako % 3,5eko igoeraren aurka bozkatu dute sozialistek, uste baitute proposamen horrek hobetzeko tarte handia duela. Ordenantza fiskal berri horiek beharrezkoa ez den ahalegin handiagoa eskatzen diete herritarrei, udalaren egoera ekonomikoak horren beharrik ez duenean.