Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Astigarragako PSE-EEk EH Bilduren gobernuaren legealdiko lehenengo urtean eskaera guztiei kasurik ez egitea kritikatu du

Udal Talde Sozialista haserre agertu da herritarren zenbait eskariri jaramonik egin ez zaiolako.

1. argazkia

Astigarragako PSE-EEk balantze eskasa egin du udalerri honetan EH BILDUren kudeaketari buruz. Patxi Suárez bozeramaile sozialistak parte-hartze prozesuen antolaketa onartu du, baina deitoratu du, prozesuak egonda ere, “badirudi ez duela herritarren zenbait eskaera entzun nahi”. 

Gogoratu behar da proposamen bozkatuena azoka estalia sortzea izan zela 240.000 €ko partidarekin. Hala ere, 2024ko aurrekontuetarako PSE-EEk aurkeztutako emendakinen artean, hau sortzeko partida bat eskatzen zuena, ez zen onartuta dirulaguntza baten zain egotearen argudioarekin, sozialisten aburuz “beharrezkoa ez den atzerapena suposatu du. Uste dugu azoka sortzea merkataritza-bizitza berpizteko garrantzitsua dela”. 

Horretaz aparte semaforo baten instaliziorako, EH BILDUk ez duena erabilgarritzat jotzen, Udal Talde Sozialistaren proposamena gehitu behar da. “Herritar guztien eskaerei jaramonik ez egitearen beste adibide argi bat, semaforo hau martxan jartzea baliagarria dela uste baitu”. 

PSE-EEk oso garrantzitsutzat jotzen duen gaia etxebizitza da. Horri dagokionez, Etxebizitzaren Euskal Legean ezarritako kanona eskatzen jarraitzen du, OHZn errekargua ezartzen jarraitu beharrean, EH BILDUk proposatu zuena, alokairuaren merkatua mugiarazteko eta diru-sarrerak udalerrian bertan etxebizitza-politiketara biderazteko. Gainera, EH BILDUren babesa ere jaso zuena.

Sozialistek proiektu inportanteak azpimarratu dituzte, beste erakunde batzuekin lankidetzan, hala nola aldiriko trenaren geltokia eta pasabidea, autobus zerbitzuaren handitzea edo txirrinda elektrikoen estazioaren egitea, DBH, edo anbulategi berria. Honen harira espero dute erakunde guztiak, udal gobernua barne, herriarentzat funtsezkoak diren proiektu hauek lortzeko elkarlanean aritzea.

Astigarragako PSE-EE pozik agertu da udalerri honen bizilagunak ordezkatzearen arduragatik. Hori dela eta, EH BILDUren gobernuari lankidetza gehiago eskatzen dio herritar guztien eskaerak entzuten, “herritar guztietarako bizi leku hobea egin ahal izateko”, Suárezek amaitu du.