Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk Legazpi klima aldaketaren aurkako aliantza globalean sartu izana ospatu du

Garapenerako Jasangarritasun zinegotzi Óscar Valbuena sozialistaren lanari esker, Legazpi “Global Covenant of Mayors for Climate & Energy” izeneko nazioarteko hitzarmenaren parte da j, klima-aldaketaren aurkako borrokan eta trantsizio energetikoan mundu mailako erreferente bihurtuz

1. argazkia

Legazpiko PSE-EEk, udal gobernu taldeko lanaren bidez, udalerria munduko hiri eta tokiko gobernuen aliantza handienean sartzea bultzatu du. Aliantza honek borondatez hartzen du klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta karbono gutxiko eta erresilientea izango den gizartea sustatzeko konpromisoa. Hori dela eta, aurtengo abuztutik Legazpi “Global Covenant of Mayors for Climate & Energy” izeneko hitzarmen ospetsuaren parte da.

Gaur egun 13.000 hiri baino gehiago daude mundu osoan konpromiso honekin lotuta, eta Legazpi horietako bat da. Ekimenean parte hartzen duten Euskadiko 15 udalerrietako bat izatera pasatu gara, eta, zehazki, Gipuzkoako 5 udalerrietako bat, Donostia, Irun, Errenteria eta Eibarrekin batera.

“Egindako lanari esker, gure udalerria erreferente bihurtu da klima aldaketaren eta energia trantsizioaren aurkako borrokan. Arreta jarri behar dugu eragin horien inguruan, ekitatea eta inklusioa bermatuz. Trantsizioa bidezkoa, inklusiboa eta gure planetako baliabideekin eta herritarrekin errespetuzkoa izango den moduan soilik uler dezakegu”.

Hitzarmenaren helburua  gure lurraldeko berotegi-efektuko gasen emisioak gutxienez %55 murriztea da 2030. urterako, egungo legeriek eskatzen dutenetik harago joanda.

Gainera, beste konpromiso batzuk ere hartzen diraepe ertain eta luzerako helburuak ezartzea, EBrekin eta Espainiarekin lerrokatuta, 2050 hiri deskarbonizatu eta erresilienteetan, energia eskuragarri, seguru eta jasangarriarekin; herritarren, enpresen eta gobernuen parte-hartze aktiboa sustatzea eraldaketa sozial eta ekonomikoan; batera eta premiaz jardutea, jarraipena eta aldizkako txostenak dituzten ekintza-planen bidez, eta Europako eta munduko udalerrien arteko lankidetza-sareak sortzea sustatzea, elkar inspiratzeko eta Itun Globalaren mugimendua zabaltzeko.

Gogoratu behar da erronka honi erantzuteko, Garapen Jasangarriko departamentuak, Oscar Valbuenaren gidaritzapean, Klima eta Energiarako Plan Integratua egin duela. Plan horrek 5 proiektu estrategiko eta 70 ekintza biltzen ditu, 2024-2030 eperako aplikagarriak.

Legazpiko sozialistok Udaleko sailak eta teknikariek arlo honetan egindako ahalegina aitortu nahi dugu, eta lan hori urrian zehar nabarmenduko da Europako Parlamentuan zein Euskadi mailan egingo diren hainbat ekitalditan..