partekatu
Azkoitiko PSE-EEk 2025erako aurrekontuen aurka bozkatu du gobernu taldearen proposamenaren anbizio eskasagatik
Nahiz eta aurrekontu-proiektuak, Udal Talde Sozialistak proposatuta, herritarren eta udalaren arteko komunikazio zuzeneko kanal gisa balioko duen app bat abian jartzea jasotzen duen, ez du etorkizuna eraldatzeko benetako proiekziorik

Azkoitiko PSE-EEk gaur arratsaldean eztabaidatu den aurrekontu proiektuaren aurka bozkatu du. Udal Talde Sozialistak uste du "herritarren egunerokotasunerako oso garrantzitsuak diren eta proiektu honetan jaso ez diren gaiak daudela, etorkizunari behar adina begiratzen ez diotenak. Horregatik, ezin ditugu babestu”.
Udal Talde Sozialistak deitoratu egin du EAJren Gobernuak Alderdi Sozialistak aurkeztutako hamar proposamenetatik hiru bakarrik onartu izana: atletismo-pistaren proiektua idaztea, udalerrian dagoen txakurrentzako parkean iturria eta jolas batzuk abian jartzea, eta aplikazio bat (APP) sortzea, herritarrek kexak eta iradokizunak erregistratu ahal izateko.
"Aplikazio hau martxan jartzea funtsezko urratsa da azkoitiarren eta udalaren artean zuzeneko komunikazio-kanal bat sortzeko bidean. Tresna gardena eta eraginkorra, herritarrei erabakiak hartzen aktiboki parte hartzeko aukera emango diena. Horrelako ekimenak lehentasuna dira beti herritarrei ahotsa ematearen eta entzutearen garrantzia defendatzen dugun sozialistontzat. Oso positibotzat jotzen dugu aurrekontu proiektuan sartu izana ", azaldu du Janire Igoa bozeramaileak.
Sozialisten proposamen batzuk onartu diren arren, Igoak deitoratu du horietako asko kanpoan geratu izana. "PSE-EErentzat bide-segurtasuna funtsezkoa da; horregatik, ez dugu ulertzen zergatik gobernuak ez duen lehentasunezkotzat jotzen udalerriko bide-seinalea hobetzea. Zenbait puntutan ez dago markarik, ezta aparkatzeko ere ".
EAJren gobernuak, gainera, uko egin dio eskola-materialerako laguntza bat sortzeari. Laguntza horiekin, udalerriko bizilagun batzuen ekonomia arindu liteke. "PSE-EEtik beti saiatzen gara herritarren beharrei erantzuten, eta uste dugu aurrekontuak horretarako tresna izan behar duela. Horregatik, ez dugu ulertzen zergatik gobernuak ez dion lehentasunik ematen sozialistek funtsezkotzat jotzen dugun gai bati ", azaldu du Igoak.
Udal gobernuak ez ditu beste proposamen batzuk onartu, hala nola zebrabideak hobetzeko partida edo espaloiak hobetzeko partida handitzea, batzuk oso egoera txarrean baitaude. Irisgarritasuna hobetzea "oinarrizkoa" da udalerri inklusiboagoa eta integratzaileagoa lortzeko ".
Badira onartu ez diren beste ekimen batzuk ere, hala nola PSE-EEk beste udalerri batzuetan bultzatu duen aire libreko liburutegia sortzea edo karabanak aparkatzeko gune egokitua sortzea.
"Aktiboki entzutearen alde egiten dugu, udalerri irisgarriagoa, solidarioagoa eta gure bizilagunen benetako beharrei erantzuteko lanean jarraituko duena lortzearen alde. Alderdi Sozialistatik berdintasun politika inklusiboak bultzatzen jarraituko dugu, herritarren interesen mesedetan, azkoitiar guztientzat aukera berdinak egon daitezen zerbitzu publikoak hobetzen saiatuz ", amaitu du Igoak.