partekatu
PSE-EEk ohartarazi du zaborren gaineko zerga ia bikoiztu egingo dela datozen 3 urteetan
"Udal tasen eta zergen igoeraren aurka bozkatu duen alderdi bakarra izan gara, ezker abertzaleak 2011tik orain arte egindako kudeaketa delako egoera horren erruduna"
Hernaniko PSE-EE izan da zaborren gaineko zerga igotzearen aurka bozkatu duen alderdi bakarra: 2025ean % 30, 2026an % 30 eta 2027an % 30. % 90 hiru urtean. EHBilduk eta Elkarrekin-Podemosek aldeko botoa eman zuten eta EAJ abstenitu egin zen.
Gauzak horrela, Hernaniko etxebizitza batek seihilekoan 2024, 56€ ordaindu baditu. 2025ean 72,8€ ordainduko ditu seihilekoan, eta 2027an 123€ edo gehiago ordaindu ahal izango ditu seihilekoan. Lasarte-Orian adibidez, 2024an 68,2€ ordaintzen dituzte seihilekoan; eta 2025ean, 89,57€ seihilekoan. Igoerarik gehiagorik gabe 2016an.
Europako araudiak, 2022tik aurrera, zerbitzuaren kostua zerbitzuaren bidez jasotako diru-sarrerei jasanaraztera behartzen du. Baina sozialistentzat "hor dago jatorrizko bekatua", 2011n ezker abertzaleak, orduan ANVk, alde bakarretik eta herritarrei galdetu gabe erabaki zuenean atez ateko hiri hondakinen bilketa sistema ezartzea. "Orduan salatu genuen, beste gauza askoren artean, edukiontziena baino sistema garestiagoa zela. Eta Hernaniko PSE-EEtik ez gaude prest zentzu horretan ezker abertzalearen kudeaketa txarraz arduratzeko."
Udalek eskaintzen ditzuten zerbitzu publikoak defizitarioak diren arren, diru-sarrerekin kostua estali nahi da. Baina hondakinen bilketa askoz merkeagoa izan liteke zerbitzua beste modu batera emango balitz. Horrela, 2023an zerbitzuaren defizita 1.200.000 eurokoa izan zen. Eta udalak 1.500.000€ baino gehiago aurreikusi ditu 2025erako. Defizit hori handituz joan da 2011tik, atez atekoa ezarri zenetik. Eta urtero ordaindu da hernaniar guztien artean udal aurrekontuen bidez.
Beraz, "EHBilduk hondakinak biltzeko sistema zehatz baten alde egin duen aukerak egoera honetara ekarri bagaitu, hernaniko alderdi sozialistak ez du konponbide hori erraztuko. Hasiera-hasieratik beste sistema bat proposatu genuen eta horretan jarraitzen dugu, birziklatze-maila ezin hobeak bermatzen dituena, Gipuzkoako udalerri askotan frogatu den bezala ".
Inguruko udalerriei azkar begiratuz gero, Donostiak, adibidez, tasa %26,5 inguru igoko du. Urnietan ere %43 igoko da urte bakarrean. Lasarte-Oria, %40 inguru urte bakarrean. Udalerri batzuetan %40-50 inguru igotzen da, baina urtebetean bakarrik. Aldiz, Hernanik urte bakar batean egingo balu, %90 igo beharko luke kostua estaltzeko. "Beraz, uste dugu frogatuta dagoela ezker abertzalearen sistema askoz garestiagoa dela".
"Hernaniko PSE-EEtik birziklapenarekin eta hondakinen gaikako bilketarekin konprometituta gaude, baina kudeaketa eraginkorrago eta desberdinago batekin lor daitekeela uste dugu, horregatik eman dugu hain igoera handiaren aurkako botoa."