Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Sigma auzoko hiri-birgaitze eta -berroneratze integraleko proiektua "estrategikoa" da sozialistentzat, Ariana Nogalesen iritziz

Elgoibarko udaleko talde sozialistaren bozeramaile Ariana Nogalesek azaldu duenez, PSE-EEk Elgoibarko Udalaren eta Iñaki Arriola sozialistak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren arteko lankidetza bultzatu du proiektu hau aurrera ateratzeko. Inbertsioa 3,2 milioi eurokoa izango da.

1. argazkia
Ariana Nogales, portavoz del grupo municipal socialista de Elgoibar

Udaleko talde sozialista “oso pozik” agertu da Sigma izenez ezagutzen den Olasogain auzoaren hiri-birgaitze eta -berroneratze integralerako proiektuarekin. Bertan jasotako ekintzak 2025. urterako gauzatzea aurreikusten da. Elgoibarko PSE-EEk eskatuta, Udalaren eta Iñaki Arriola sailburu sozialista buru duen Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren arteko lankidetza bultzatu da. Horrela, 3,2 milioi euro inguru bideratuko dira Europar Batasunaren Next Generation funtsetatik, aipatutako izen bera zuen josteko makinen enpresak 60ko hamarkadan bere langileentzat eraikitako etxebizitza horietan jarduketa “estrategikoei” ekiteko. Beranduago, eliza, eskola eta frontoia eraiki zituzten, eta gaur egun Sigma auzoa denari forma eman zitzaion; izan ere, auzoa ia aldatu gabe mantendu da, denborak aurrera egin duen arren.

Ohar baten bidez, Ariana Nogales bozeramaile sozialistak adierazi du, PSE-EEk auzoko 150 etxebizitza baino gehiagotako postontzietan sartuko duen liburuxka batean, Sigman egingo diren hobekuntzak —auzo horretako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko— azalduko direla.  “Orain arte hainbat hobekuntza-proiektu egin dira auzo horretan. Baina proiektu honen bidez, Sigman bizi diren pertsonei soluzio integrala eta adostua eman nahi diegu”.

“Etxebizitza-eraikinak osorik birgaitzea proposatzen da, baita haiek leheneratzea ere, hiri-ingurunean irisgarritasuna betetzea jorratzen duen berrurbanizazioaren bidez”, adierazi du. Gainera, eraikinen energia-efizientzia hobetzeko eta eraikinen eta etxebizitzen bizigarritasuna hobetzeko planak landuko dira balkoiak eraikiz halakorik ez duten etxebizitzetan. Halaber, auzo-bulego bat zabalduko da, bizilagunek laguntzen eta erreforma-jarduketen inguruan kontsultak egiteko aukera izan dezaten.

Bestalde, nabarmendu nahi izan du “asmo handiko” proiektua dela, eta honek ez duela soilik eraikinetan eragina izango, hiri-berroneratzean ere eragin “handia” izango baitu. Horretarako, saneamendu-sarea berrituko da, ura hobeto kudeatzeko eta auzoan dauden sare-hodiak iraunkorragoak diren beste batzuengatik ordezkatzeko. LED motako argiak eta landareak jarriko dira. Horrela, landare horiek bisualki ingurune atseginagoa sortuko dute, CO2 xurgatuko dute, oxigenoa askatuko dute eta airea gai kutsagarrietatik garbituko dute. Halaber, auzoaren irisgarritasuna hobetuko da, kaleetan trafikoa abiadura txikian ibiltzera behartuz, eta horren ondorioz CO2 gutxiago sortuko da. Horrela, oinezkoei lehentasuna emango zaie eta N-634 errepideko bidegurutzean egun dagoen arriskugarritasuna ezabatuko da.

 

               

Elgoibar, 2022ko abenduaren 27a